Denboraldiko lehenengo saio honetan ballrooma, ballroom-eszena edo ball-kulturaz aritu gara. Ballroom kultura New Yorkeko gazte latino eta afrikar queer-en azpikultura izan zen, eta generoa edo genero disidentzia, arraza, sexualitate eta klasearen ondorioz baztertuta zeudenek komunitatea artikulatzeko, eskubideak aldarrikatzeko, borrokatzeko eta elkar babesteko topalekuak izan ziren.Topaleku horiez eta horren inguruan sortutako […]
Hilabetea: apirila 2023
Bob Dylan kantaria hautatu du gaurkoan Rafa Ruedak bertsioetan sakontzeko. 60 hamarkadako kantua ekarri digu. Sasoi hartan lantzen zebilen blues rock estiloarekin bat dator kantua. Garai hartan kontra kultura definitu zen kantu edo estiloan kokatzen den kantua dugu. “Maggie ‘s Farm” Bob Dylanek idatzitako abestia da, Bringing It All Back […]
Garoa liburudendarekin bat egin dugu, duela urtebete haurrengan euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu berezia jarri zuten martxan (dendak 50 urte beteko dituelako aitzakian). Proiektuak Paperezkoak, altxor bat hilero. Ibaik xehetasunak ekarri dizkigu Garoa liburudendatik. Hilero, Euskal Herriko etxeetara literatur kutxa bat bidaltzen dute haurraren izenarekin. Kutxa horren barruan album ilustratu bat, […]
Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa ekintza bat aurkeztu dute Ikastolen Elkarteak, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak: Arikala egitasmoa. Idurre Alonso izan da gurekin. Hizkera ez formalean eragiteko helburua du, izan ere gazteak erdaratara jotzen dute. Gazteen hizkuntza ohiturak aztertzea eta hizkera informalak euskaraz garatzeko […]
Programa honetan Gaizka itzuliko da, Borja (eta erdi EuskaDigital) gaixotu egin delako. Honekin, albisteen atalean hainbat gairi buruz hitz egingo dugu, besteak beste, Steve Wozniakek eta Elon Muskek adimen artifizialarekin egindako esperimentu handiak aldi baterako gelditzeko egindako eskaera, pribatutasun legeak urratzeagatik Italian ChatGPTren debekua, Nintendok Nintendo Switch-en aginteetan “drift” en […]
Gaurkoa Oier Gorosabel fisioterapeutarekin tartea izan dugu eta bajan egoten agarenena izan dezakegun sentsazioen inguruan mintzatu zaigu. Kontsultan askotan izaten ditugu bajan dauden eta etxetik atera nahi ez duten langileak. Izaten duten beldur nagusia, nonbait, horrelako zerbait entzutea da: «Begira alfer hori, tailerrera joan beharrean hor dabil paseoan» beharbada bajan […]
Espers taldeak 2009an atera zuen bere azken diskoa. Philadelfiako talde honek folk elektrikoa jorratzen dute. Oso disko gogoangarriak eman dituzte argitara, hala nola, gaur entzungo duguna: The Weed Tree. 2005ean ateratako disko honetan abesti sakon eta likatsuak bildu zituzten, likatsu esaten dugu hirugarren entzunalditik aurrera kateatzen zaituzten abestiak direlako. Egin […]
Aulestin ospatzen den ADEL, Artedrama euskal laborategiak 18 urte betetzen ditu aurten. Beste behin pazkoa astean euskal antzerkia izango da protagonista, batetik ikastaroak daude eta bestetik aste osoan Aulestiko frontoian ikuskizun bat eskainikoa da. Ander Lipusekin berba egin dugu. Bestetik ADELen egongo diren beste bi sortzaile ere batu zaizkigu Iñaki […]
Gure Lurren ustez asteburuak dira asteko egunik gozoenak bere amamarekin gozatzen dutelako irratian, eskulanak egiten, kozinatzen …zein da zure asteko egunik hoberena? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221217_gaurezdagoeskolarik_igande_goxoak.mp3 Deskargatu hemen.
