MUSIBLA #194: Espers, Karen Dalton, Cigarettes After Sex, Kim Gordon, Dominique A, Sofiane Saidi

Espers taldeak 2009an atera zuen bere azken diskoa. Philadelfiako talde honek folk elektrikoa jorratzen dute. Oso disko gogoangarriak eman dituzte argitara, hala nola, gaur entzungo duguna: The Weed Tree. 2005ean ateratako disko honetan abesti sakon eta likatsuak bildu zituzten, likatsu esaten dugu hirugarren entzunalditik aurrera kateatzen zaituzten abestiak direlako. Egin aproba. Aspaldiko diskoen indusketa lanean Karen Dalton abeslari bitxi eta sarkorraren musika ekarriko dugu. In My Own Time izeneko diskoa 1971an atera zuen eta ez zen jende askorengana heldu, gutxi batzuen altxor gisa geratu zen disko hura. Gaur hona dakarkigu denboraren distantzia luzea gaindituta. Cigarettes After Sex izen bitxiarekin aurkeztu zen Texaseko El Pasotik sortutako taldea. Greg Gonzalezek sortutako talde honek bi disko luze kaleratu zituen 2017 eta 2019an. Lehenbizikoa ekarriko dugu gaur gurera, taldearen izen bera daraman grabazioa hain zuzen ere. Sonic Youth taldea ezagutzen duzuenok gogoan izango duzue banda horretako partaide izan zen Kim Gordon. Musikaria izateaz gainera literatura munduan ere ibilitako andrea dugu. Garai batean, bere No Home Record grabazioa dezentetan jarri genuen hemen. 2019an kaleratu zuen disko hau eta momentuz, bakarka egin duen bakarra. Abesti desjosiak eta tragikoak. Edertasun gordina. Frantziatik dator gure hurrengo gonbidatua, Dominique A du eszena izena, eta gaur bi diskotatik ateratako abesti bana ekarriko ditugu: La fragilité eta Toute Latitude. Barnera bildutako konposizio ederrak dakarzkigu Dominique A-k. Eta gaurko bidaia espeleologikoarekin bukatzeko Sofiane Saidiren El Ndjoum diskoa ekarriko dugu. Hau ere 2019an atera zen eta rai musikaren izen nabarmenetako bat izan zen Paristar honena. Algeriakoa sustraiez, 90eko hamarkadan egin zen ezagun.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ez zaude atxilotuta, bajan baino Oier Gorosabelekin solasean

al. Api 10 , 2023
Gaurkoa Oier Gorosabel fisioterapeutarekin tartea izan dugu eta bajan egoten agarenena izan dezakegun sentsazioen inguruan mintzatu zaigu. Kontsultan askotan izaten ditugu bajan dauden eta etxetik atera nahi ez duten langileak. Izaten duten beldur nagusia, nonbait, horrelako zerbait entzutea da: «Begira alfer hori, tailerrera joan beharrean hor dabil paseoan» beharbada bajan […]

Honekin lotuak