Simulazio zientifikoen laborategiaren eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat aurkituko dute ikusleek agertokian, Horman Poster kolektiboaren obra berrian. Asteartean Kafe Antzokian izango dira eta Igor de Quadra zuzendariarekin berba egin dugu. Antzezlanean galdera potoloak planteatzen dituzte: zein litzateke, beste planeta batean, gure ondare miragarriaren oroigarria edo souvenirra? Zer nolako aztarna […]
Eguna: 2023-06-09
Lorailara begira jarri gara POTTO saioan, Delorean auto partikularra hartu eta, maiatzaren bukaeran, hilaren 27an, Oñatin izan zen 2023ko Señora sariketaren finala aletu dugu. Finaleko ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Seikotea izan genuen kantuan: Eli Pagola eta Eli Zaldua, Maddi Anne Txoperena, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga eta Maider […]
Kirola-euskara-umeak hiruko santua izan dugu gaurko KIROL ESKIROLen, Bilbo Hiria irratiaren txoritokian. KUKULAISI elkartearen jarduna ekarri digu June Furundarenak, GAZTEOLAren esperientzia zabaldu dute Maite Sarasolak eta Unai Mendiburuk (oraingoan prosan), Danel Abando Deustuko tigrearen berba zolia ere baduzue gozagarri. Era berean, kolaboratzaile sarea astindu eta… Iker Gurrutxaga eta Jon Garate […]
