Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume baten eta bi gizonen heriotzak salatu ditu. BesteBi plataformak gaineratu du etxerik gabeko pertsona bat gure lurraldeko kaleetan hiltzen denean, porrot kolektiboa dela. Bestalde, adierazi dute plataformak uko egiten diola ezer […]

Denboraldiko azken bala dugu, 2022-2023 akabuko POTTO saioa. Bederatzi hilabeteko jardunean izan ziren bertso libre eta bideratuen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri, 60 minutuko lagin txikian. Joan-etorrian aritu gara, egutegiari jarraiki: Bermeo, Getxo, Itsasu, Ordizia, Etxarri-Aranatz, Irun, Iruñea… Kantuan: Onintza Enbeita, Jon Maia, Aroa Arrizubieta, Maialen Lujanbio, Nerea Ibartzabal, […]

Hainbat  gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Saioan zehar kirola, herrian gertatutako istorio harrigarriak, eguraldia eta iragarkiak izan dira protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230622%20bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.