Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, azalean hauteskundeen emaitzak nabarmendu dituzte baina gaurko atalean bestelako gaiak komentatu ditugu. Selektibitatea datorren astean izango dute hego Euskal Herriko gazteek. Hori aztertu dute eta unibertsitateak eta hezkuntza sistemak dituen arrakalak aztertu dituzte. Argiak plazaratu berri duen komiki berria aipatu dugu, bertsolaritza […]

Eguerdian zabaldu dute Bilboko 53. Liburu Azoka Areatzako Ibilbidean. Bertan izango da ekainaren 1etik 11ra, eta guztira 55 liburu-salmenta postu izango dira. Hitzaldiak, liburu sinaketak eta sariketak izango dira hamar egunotan. Bertara joan eta Pamiela-Kalandraka proiektuaren, Txalaparta argitaletxearen eta Euskaltzaindiaren postuetan egon gara eta aurtengo azokatik espero dutena kontatu digute. […]

Biba POTTO-psikotikodepresiboak, hankaluzeak eta errima progresiboak! Asteon beste bala bat dugu Bilbo Hiria irratian. Bilboko Indautxu auzoa bisitatu dugu, eta maiatzaren 14an izan zen auzoko jaietako bertso uriola zabaldu. Kantuan, hirukote santua, aukeraketa diktatorialean: Oihana Bartra , Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal. Era berean, Otxandio ere bisitatu dugu, maiatzean bertan […]

Eskola garaian materia hiru egoeratan egon daitekeela irakatsi ziguten. Hots, materia solidoa, likidoa edo gasa izan daitekeela ikasi genuen. Alabaina, zientziak etengabeko eraldaketan dihardu, eta egungo egunean fisikariek laugarren egoera bat bereizten dute, mesofasea, alegia. Kristal likidoen fasea dugu hori. Fase horretan, materiak solidoaren nahiz likidoaren ezaugarriak hartzen dituenez, ezin […]

Zoroa Gam pertsona psikiatrizatuen eta sufrimendu psikikoaren psikiatrizazioarekiko kritikoen talde autogestionatua da. Pertsona psikiatrizatuei laguntzeko mekanismo guztiak medikaziotik pasatzen dira. Hori uztea elkarbizitzarako eta elkarri laguntzeko sareak eraikitzeko babes ofizialetik ihes egiteko modu bat da. Larunbatean Harro Zoroa manifestazioa egingo dute Bilbon. Hekoi izan dugu gurean, argi hitz egin digu […]