POTTO: 2022-2023 akabuko POTTO saioa

Denboraldiko azken bala dugu, 2022-2023 akabuko POTTO saioa.
Bederatzi hilabeteko jardunean izan ziren bertso libre eta bideratuen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri, 60 minutuko lagin txikian.
Joan-etorrian aritu gara, egutegiari jarraiki:
Bermeo, Getxo, Itsasu, Ordizia, Etxarri-Aranatz, Irun, Iruñea…
Kantuan: Onintza Enbeita, Jon Maia, Aroa Arrizubieta, Maialen Lujanbio, Nerea Ibartzabal, Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi…

Gaiztoak izan, urriak elkartuko gaitu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Etxerik gabeko hiru pertsonaren heriotzak salatu ditu BesteBi plataformak

ol. Eka 23 , 2023
Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume baten eta bi gizonen heriotzak salatu ditu. BesteBi plataformak gaineratu du etxerik gabeko pertsona bat gure lurraldeko kaleetan hiltzen denean, porrot kolektiboa dela. Bestalde, adierazi dute plataformak uko egiten diola ezer […]

Honekin lotuak