Konpartsek agerraldia egin dute gaur, lehiaketa gastronomikoan zegoen Juan Mari Aburto alkatearen aurrean igande gauean konpartsakide batzuek Bilboko Udaltzaingoaren eskutik pairatutako erasoa salatzeko. Bestelako eraso eta trabak ere aipatu dituzte, tartean larunbatean Arriagan gertatutakoak.Gainera, udalak federazioak jai gunean jarritako pankartak kendu ditu, euskararen eta manteroen aldekoak eta erasoen aurkakoak. […]

  Gaurkoan Altxaporru, Zaratas eta Axiberri konpartsen txanda izan da. Aritz, Jon Ander eta Saioa izan ditugu bidelagun. Konpartsen egunerokoa ezagutu dugu, esaterako Aixeberrin azken igandean izotz jaurtiketa egiten dute. Hirurek ala ere uholdeen urteurreneko ekitaldia nabarmendu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230822_Zaratas_aixeberri_altxaporrue.mp3 Deskargatu hemen.

Musikaz jardungo dugu datozen minutuetan, zian ere jaietan musika ezin bestekoa da. Baina zein kantu edo estilo da gehien jartzen dena gauetan. Mari jaiaren kantuaz gain noski. Horretarako Algaran asteazkenean musika jartzen izango dena gonbidatu dugu Nahi9a Novo. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230822_nahia_novo.mp3 Deskargatu hemen.  

Bilboko Unai Unda ‘Xatiro’ rap abeslaria izan dugu gurean. Aste Nagusian izango da eta bere musikaz gozatzeko aukera. Pop-rock musika alorra lantzen duen musikariei lekua egingo die  Bilboko Udalak abuztuaren 19tik 26ra, Bilbao Metal Pop-Rock Erakustaldiaren 36. Edizioan. Baina ez da izango duen kontzertu bakarra izan ere Piztiak konpartsan ere […]