Aurreko saioa Eskoziatik datorren banda txundigarri batekin itxi genuen. Sintetizadoreak eta gitarra zorrotzak erabiltzen dituzte eta emaitza asko gustatzen zaigu. Walt Disco dute izena eta Unlearning da euren azken grabazioa. Segidan Txo proiektuaren musikarekin jarraituko dugu. Walt Discok eta Txok badute zerbait komunean: dantzagarria da euren musika baina ez erraza, […]

Bilboko Euskal Lutheria Eskolan, BELEn, egon gara. Izan ere, hemen biolinak, biolak eta biolontxeloak egiten eta konpontzen irakasten dute. Nahiz eta teknologia digitala erabiltzen duten neuriak hartzeko, prozesu gehienak tradizionalak dira, zehazki orain dela bostehun urtekoak. Eskola Josu Alonso akustikan doktoeak sortu zuen 1986an. Luis Artola lehen mailako irakaslea da […]

Gaurkoan gerri minen inguruen berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin izan ere ohikoa den mina da. Pelbisean bat egiten duten gerri eta izterrek gure grabitate-zentroa osatzen dute. Bertako muskuluak gorputzeko indartsuenak dira, adibidez aurreko batean aipatutako pubis osteopatian nahastuta daudenak, eta gehienak Ormaiztegiko txakurrarena egiten dute, “jo eta pasa” alegia: […]