Gaur bezalako egun batez eman zuten lehenengo kontzertua Bilboko Aste Nagusian eta sei urte pasata berrio ere zuzenean aritzeko aukera izan dute Triangunean. Unai, Arrate eta Asier osatzen dute Gaualdeko hasperena musika taldea. Behotsik orkestran elkar ezagutu zuten eta musika maite dutenez taldea osatu zuten. Kantu propioak badituzte ere bertsioak […]
Eguna: 2023-08-24
Barrote, Hau pittu hau eta Eguzkizalek osatzen dute euskalgunea. Hiru konpartsen artean antolatzen dute egitaraua, Aritz Txori Barroteko kidea eta Ainhoa Hau pittu hau konpartsako kidea batu zaizkigu. Sargoriari aurre egiteko programazioa freskoa ekarri dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_euskalgune.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan historikoa den Uribarri konpartsako Nerea eta Joana etorri zaizkigu solasaldira. Auzoan eragin eta Uribarri auzoa ere Aste Nagusian presentzia izate dute helburu. Trikimailu konpartsa gazteagoa da bederatzi urte dira sortu zela, hasierako jendea jarraitzen duela kontatu digu Nagorek. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_triki_uribarri.mp3 Deskargatu hemen.
Luberri Konpartsa hasi berria dugu gurean. Azken urtean agian han eta hemen ikusi dituzue, eta gaurkoan konpartsa ezagutzeko asmoa dugu horregatik gonbidatu ditugu. Sare sozialetan horrela irakurri dezakegu, “Bilboko jai gune desberdinetara zapalkuntzarik gabeko gizartearen aldarria zabaltzeko, hauen antolakuntzan gure alea jar dezagun!” Maren eta Andoni izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_luberri.mp3 […]
Txinparta konpartsa feministako Lorea Ureta batu zaigu Bilbo hiria irratira. Mamiki desagertu zen, eta berehala sortu da Txinparta Feminista, ehun bazkide baino gehiagoren babesarekin. Bilboko jaietan konpartsa feminista bat.Feminismoaren alde lan egiteko prest dauden emakumeentzako espazioa da. Nahiz eta txosnarik ez muntatu, hainbat ekintza antolatu dituzte, eta dena ondo baldin […]
Iparralde eguna ospatu da Algaran. Xendarineko ahizpak izan dira kantuan Karine eta Aline Etxeberri dira, Urepeletik etorriak, katuaren zaletasunaz jardun dugu beraiekin, gainera bi kantu eskaini dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_iparraldeko_kantariak.mp3 Deskargatu hemen.
Auzotik auzora euskaraz! ekimena ezagutzeko aukera izan dugu Liher Barrantesekin batera. Bilbon martxoan martxan jarritako ekimena dugu, euskaraldiari jarraipena emanez helburu argia dauka, baliabiude eta tresnak jarri Bilbon euskara bultzatzeko, eroso egiteko eta erasoak identifikatzeko. Aste Nagusian hainbat hizkuntzatan hiztegia argitaratu dute eta eskuragarri dago jai gunean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_liher.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko BBK Aretoak eta La Otxoak arrakasta handia lortu dute Aste Nagusian: Agur Otxoa Feroz antzezlana Ostiralean aurre estreinatu zen, eta dagoneko emanaldi guztiak beteta daude. Agur Otxoa Feroz Jose Antonio Nielfaren bizitza kontatzen digu. Unai Izquierdok idatzia eta Getari Etxegaraik zuzendua, muntaiak lau antzezle ditu (Izquierdo eta Etxegarai berak, […]
