Langile publikoen batasun sindikalak abiatutako udazken beroa izan dugu hizpide. Gaurko saioan langileen borrokak aztertzeko saiakera egin dugu, gatazka batzuk ixteko zorian daudenean , eta Mecaner enpresaren-itxiera bezalako beste batzuetan egoera kaskartzen den bitartean. Aste honetako agenda sindikala eta gero, ELA, CCOO, LAB, ESK, Steilas eta Satsek burutu berri duten […]
Urtea: 2023
San tomas egunaren atarian etorri gaude eta laster oporrak izango dituzte ikasleak, horregatik asteazkena bada ere Gabriel Aresi euskaltegiko ikasleak gaur etorri dira irratira hurrengo egunetarako planak ekarriz. San tomas azokaren ingurukoa aipatu dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231220_kermanen_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Aurten 7Katu Gaztetxean Gazte Sortzaileen dinamika berpiztu nahi izan dute, horrenbesteko espaziorik ez duten kultura espresioei plaza eskaintzeko xedez. Horretarako, emanaldi desberdinak antolatulatuko dira, ahalik eta kultura arlo desberdinei, modu autogestionatu eta gaztetasun ikuspuntu bitartez. Julen eta Ohiane batu zaizkigu. Larunbatean abiatuko da ekimena Gazte sortzaileen azokarekin. Ondoren hileko lehen […]
Basilio Astulezek zuzendutako LEIOA KANTIKA KORALA nazioarteko haur-abesbatzarik ospetsuenetakoa da. Ostiralaean Arraiga natzokian kontzertu berezia eskainiko dute. DIZDIZKA ZERUAN, mundu osoko Gabon-kantak bildu baitituzte berariaz emanaldi honetarako. The First Noel, Carol of the Bells eta Hator hator ospetsuekin batera, gaur egungo konpositoreek LKKrentzat idatzitako obrak ere izango dira entzungai emanaldian. […]
Gaurko saioan Ibil Bedi taldea izango dugu euren azken proiektuak aurkezten. Goldea du izena euren azken grabazioak baina aurretik beste bi ere badituzte: Berandu Baina Garaiz eta Beltxarga Beltza. Taldeari buruz eta musika ulertzeko moduari buruz apunte interesgarriak eman dizkigute eta bertan bildu ditugu. Jarraian, Lost Girls talde norvegiarra ekarri […]
Aurtengo Sarean Zehar programaren azken atalean, 2023ak Wikipedia, Spotify eta Googlerekin eman duena errepasatuko dugu. Europar Batasunari buruz ere hitz egingo dugu, baita aurten behin eta berriz errepikatzen diren bi gairi buruz ere; alde batetik, adimen artifizialari buruzko Europako etorkizuneko erregulazio baten oinarriak ezarri dira, eta, bestetik, Spotifyrekiko praktika monopolistikoei […]
Gabonetan litxarreri asko jaten ditugu: turroiak, mazapanak, polboroiak…zein da garai honetako gehien gustatzen zaizun gozokia? Ilargirenak txokolatezko trufak dira, baina berak egindakoak! Probatu nahi badituzue adi egon errezeta emango digula eta! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231216_gaueezdagoeskolarik_errezeta.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Gabonak iritsi eta kalera ateratzeko gonbidapena egin digute. Gaurko egunez duela 28 urte Kafe Antzokiak ateak ireki zituen, urteurrena gogora ekarri dute. Ondoren Gabonetako ekitaldien errepasoa egin dute eta larunbateko Bizkaiko bertsolari txapelketa ekarri dute gogora. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231215_janiren_ikasleak.mp3 Deskargatu […]
Musikaren doinuan gorputzaren mugimenduen bidez komunikatzearen grazia! Dantzaren mundua erpin askotatik aztertu dugu eta hiruko santua ekarri zentralidadera: Oier Araolaza Juan Carlos Etxegoien “Xamar” Askoa Etxebarrieta “La Pulga” Era berean, kolaboratzaile sarea astindu dugu eta ale ederrak ekarri: “Antsonekoa” urduliztar indartsuaren jazoerak ekarri dizkigu Joseba Santxok, EH kirola elkartearen eskutik […]
Durangoko Azokan Sahara, herri bat erresistentzian liburua aurkeztu da eta guk egilearekin solastatzeko aukera izan dugu. Kristina Berasain kazetariak urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariaren nazioarte saileko kazetari moduan lurralde okupatuetara lehendabiziko bidaia egin zuenez geroztik. Euskaraz gaiaren inguruan idatzitako lehendabiziko kazetaritza liburua dugu eta kazetaritza […]
