LANAREN EKONOMIA: URTE AMAIERAKO LANGILE BORROKAK

Langile publikoen batasun sindikalak abiatutako udazken beroa izan dugu hizpide. Gaurko saioan langileen borrokak aztertzeko saiakera egin dugu, gatazka batzuk ixteko zorian daudenean , eta Mecaner enpresaren-itxiera  bezalako beste batzuetan egoera kaskartzen den bitartean. Aste honetako agenda sindikala  eta gero, ELA, CCOO, LAB, ESK, Steilas eta Satsek burutu berri duten  grebaren balorazioa jaso dugu arduradun sindikalekin. Ostean Miguel Morete ESKko kidea elkarrizketatu dugu, Correos-eko garbitzaileen greba aztertzeko, hilabeteak soldatak ordaindu barik egon den azpikontrata ordezkatua izan den honetan. Correos-eko kaskartze orokorra aztertu dugu baita ere, zerbitzu publikoen gaineko utzikeriaren adibide ezin hobea dena. Ostean, Eroskiko biltegien greba aztertzeko Ekhine Gonzalez LABeko arduraduna elkarrizketatu dugu. Atzo sinatu dute akordioa. Saioa bukatzeko Azaroaren 30ko Euskal Herriko lehengo Greba Feminista Orokorraren balorazioa egin dugu Ainhoa Etxaiderekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

San Tomas eguneko saio berezia entzungai

og. Abe 21 , 2023
Negua hasi eta neguko festen ataria da Bilboko San Tomas azoka. Azokan 121 ekoizle eta 215 etxola egon dira aurten, BBK-k eta Bilboko Udalak antolatutako 74. edizioan. Gaur  San Nikolasetik egin dugu zuzeneko emankizuna, Bilboko Konpartsek antolatutako gunean. Urtero bezala, agertokia eta txosna jarri dute konpartsek eta, bertan, besteak beste, […]

Honekin lotuak