Datorren urtarrilaren 24an epaiketa egingo da Bilboko zigor-arloko 5 zenbakiko epaitegian, Bilboko Talde Antimilitaristako (KEM-MOC) bi aktibistaren aurka, Bilboko gobernu militarra «eraisten» saiatzeagatik, 2021eko abenduaren 18an #botakuartela kanpainaren barruan egin zen ekintza baketsu zuzen batean.18 hilabeteko espetxe-zigorra eta 4.500 euroko isuna eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.Bilboko Talde Antimilitaristak (KEM-MOC) dei egiten […]

2023ko lehen programa honetan urteko lehen ekitaldien errepasoa egingo dugu, horien artean Consumer Electronic Show-a, berrikuntza interesgarri batzuk utzi dizkiguna. Halaber, DuckDuckGori buruz ere hitz egingo dugu, Googleren saioa hasteko pop-up-ak blokeatuko dituena; Twitterreko 400 milioi erabiltzaileei buruz, datuak lapurtu zaizkienak; eta Microsofti buruz, ChatGPT Bing-en integratuko duena. Horren ildotik, […]

Anabasan politika izan da gaia, horretarako Eusko legebiltzarreko bi politikariak jarri dituzte aurrez aurrea Jon Castañedak eta Amaia Arostegik. Maitane Ipiñazar EAJ alderdiko legebiltzarkidea eta Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea. Ibilbide politikoa aztertzeaz gain, legebiltzarrean egiten dizutenak kontatu dizkigute izan ere parlamentuko gazteenak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/220104_Anabasa7_AudioaOna.mp3 Deskargatu  hemen.

Abiadura kontzeptuaren inguruan aritu da gaurkoan Iñaki: “Mundu azeleratu honetan pobrezia handitzen ari da”. Batzuk Martera begira dauden bitartean, horrek eskatzen duen dirutzarekin (gure planeta galdutzat emango dute agian), lagun asko goseak hilik daude Lur planetan. Abiadura handiko trena, aurrekontu igoerak eta arazo teknologikoak tarteko, oso atzerapen handiarekin, abiadura motelean […]

Argia astekariaren errepasua egin dugu. Azaletik abiatu dugu bertan Usurbileko ekimen baten berri eman digute.”Nola zainduak izan nahi dugu? Eta nola nahi dugu elkar zaindu?” Galdera horiei tiraka, zaintza kontzeptuaz eztabaida sakonak ematen ari dira Usurbilen, zaintza-eredua herri mailan aldatzeko. Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxagari elkarrizketa aipatu dugu eta bukatzeko […]

Pentsiodunen mugeminduak 5 urte betetzen ditu mobilizazioak egiten. Uratrrilaren 16an jai giroan ospatuko dute Euskal Herriko plazetan. Bostu urtetan lortutakoa ospatu nahi dute izan ere 2018tik 250 astetan kalera atera dira, eta ehunka izan dira bizitza duina aldarrikatzeko egundako protestak. Gaurkoan azken bost urtetan lortutakoa azpimarratzeaz gain oraindik borrokan jarraitzeko […]

Gaurkoan ez ohiko gaia ekarri digu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Hesteen paralisiaren inguruan mintzatu zaigu. Kirurjia baten ostean gure gorputzan geldialdi teknikoa egiten du eta horrek idorreria eragin dezake, edo minak, baina ez dela larritzekoa azpimarratu digu, izan ere gorputzak berez jartzen du ondoren sistema martxan berriz ere. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230111_oier_hesteen_paralisia_kirurgia_ondoren.mp3 Deskargatu hemen.