Beste Kirol Eskirol saio bat dugu airean; gaurkoan, Arrauna dugu protagonista. Gure kostako herrien erakusgarria aztertu dugu ARKOTE Arraun taldeko eledun Eriz Monasteriorekin eta KAIKU Arrain taldearen Ane Rodero aurrekalariarekin Aerobik Irakasleak (Iker Gurrutxaga + Ion Garate ), Maite Sarasola, Bittor Beaskoetxea, musika, berba… On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240229_kirol_eskirol_arrauna.mp3 Deskargatu hemen.

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Euria egiten badu zer egin dezakegu, hemen duzue erantzuna. Hainbat proposamen ekarri dizkigute, musikatik hasita, hamaika proposamen asteburu honetarako. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240301_agenda_enekoren_taldea.mp3 Deskargatu hemen:

2018ko udazkenean  Bakarka deituriko lana plazaratu zuen Ruper Ordorikak. Gitarra lagun zuela, bakarka jo eta grabatu zituen bere kantuak, bere ibilbideko abesti ezagunenetako batzuk errepasatuta. Gaur Bakarka bi argitaratu du,  bere gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik, giro intimoan agertzen zaigu. Bere anaia Jonanekin Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutako […]