Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean Anari: Giza zarata disko berria, kantuen gordintasuna, kantatzeko era, munduaren ikuspegia… Europako hainbat herrialdeetan gertatzen ari den militarizazioari ere heldu dio aste honetan Argiak. Eta bukatzeko, Oier Sanjurjo ere elkarrizketatu dute; Osasunako kapitain izandakoa, futbolean dagoen adierazpen askatasun ala askatasun ezaz aritu […]

Gaur hasiko da 23. KORRIKA Irunetik. Jada dena prest dute antolatzaileek: lekukoa, mezua, kilometro guztiak ondo banatuta. Ane Elordi Korrikako koordinatzaile nagusia izan dugu gurean, eta berak eman dizkigu gaurko egunaren azken nondik norakoak. Gogoratu Zebrabidea saio berezia izango dela 14:00etatik aurrera 23. KORRIKAren hasiera ondo-ondo aletzeko.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240314_korrika.mp3 Deskargatu […]

Bilboko 7katu gaztetxeak abian jarri du berriro ere Gazte Sortzaileen dinamika. Eta biharko programatu dute lehenengo emanaldia: “Nire usaina galdu nuen eguna”, ilustrazio eta zinema batzen dituen testu antzerkia. La Higuera konpainiaren eskutik izango da 19:00etatik aurrera. Libe Estebaranz eta Irene Zarrabeitiak kontatu digute biharko “esperientzia errelazionala” izango dela, eta […]

Aizu aldizkariaren martxoko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Joane Somarriba txirrindulariarekin hitz egin dute, txirrindularitzak izan dituen aldaketaz. Gainera, Arnaitz Fernandez fisikari, komunikatzaile eta metereologoa ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Eta nola ez, Korrika ere izan dute hizpide.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240314_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.