Ohiko agenda sindikalaren ostean, Argia atalarekin abiatu dugu gaurko irratsaioa, Seminari Taifa eta ELA sindikatuko Roser Espelt ekonomilariarekin bere “Desjabetze bidezko metaketa berriztagarria” artikuluaren inguruan elkarrrizketatuz. Ostean, zapatuan osasungintza publikoaren aldeko eta pribatizazioaren aurkako manifestazioak aztertu ditugu, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoa Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadoraren bozeramailearekin […]
Eguna: 2024-03-22
Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat atzo Bilbon euskararen aldeko lasterketarekin. Atzerapenarekin baina iritsi zen azkenean Bilbora 16:15 aldera, eta irudi hunkigarriak utzi zizkigun, izan ere, jende olde batek bete zituen Bilboko kaleak. Laupabost ordu egin zituen Korrikak Bizkaiko hiriburuan, Buiatik sartu eta Zorrotzatik irten zen arte, eta guk […]
Bertsoaren lubakian beste bala bat astindu dugu eta kantu-errima freskoak ekarri. 2024ko martxoaren 3an, Deustun izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkarian, hiru bertsolari izan genituen kantu-kontari, Mikel Aiartzaguena gai-jartzailearen aginduetara. Biba Elorri bertso-eskola! Enare Muniategi, Alaia Martin, Unai Iturriaga… Era berean, Delorean auto partikularrean iraganerako bidea egin dugu eta, 2010eko […]
Gaurkoan DANCE munduan aritu gara, musikaren erritmoan dantzan. TWERK unibertsoa argitu digu Ikerne Mendietak eta Gaizka Chamizoren ahotan deskubritu dugu zertan datzan POLE DANCE edo zutikako barra; era berean, Aerobik irakasleak (Jon Garate eta Iker Gurrutxaga), Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, musika, berba librea… Kirol zein Eskirol izan, hauxe […]
Ostiralero bezala Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gaurkoan Deustuko jaiak, haurrentzako zinema eta artea, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240322_agenda_harkaitzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
1992an sortu zuten PiL.T. taldea Mungian, eta badirudi Rafa Rueda, David Gonzalez, Aitor Abio eta “Xanpe” berriro ere bueltan datozela. Gaur zazpi kaleratu zuten Garai Honetan abestia, eta Rafa Ruedaren hitzetan, zintzotasun ariketa bat izan da abesti hau. Bestalde, Rafak argi utzi du inongo espektatibarik gabe kaleratu dutela abestia, baina […]
ARGIA astekariaren zenbaki berriaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Libanoren egungo egoeraz Marta Marotok egindako erreportajea. Kristina Berasain ere elkarrizketatu dute: nazioarteko kazetaria eta Berria egunkariarekin Mendebaldeko Saharari buruzko liburua kaleratu du. Bukatzeko, kultura arloan, serie berri bat hasi dute eta bideoklipgintzari begira jarri dira ARGIAkoak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240321_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.
2014ko martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian jokatuko da Euskal Herriko 15. Mus Txapelketaren final nazionala. Guztira, 128 bikote arituko dira: Arabatik 16 bikote, Bizkaitik 8 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 8 bikote. Raul Gartzia Euskal Herriko Mus Federazioko […]