Udaberriarekin batera iritsi dira jaiak Bilboko auzoetara, eta urtero bezala, Deustuko jaiak izan dira lehenengoak. Ostiralean hasi, lehenengo asteburua gozatuta, bigarren asteburua bakarrik falta zaie. Jai Batzordeko Maialen izan dugu gurean, eta berak aletu dizkigu hemendik aurrera geratzen diren guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_maialen_deutoko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Ostegunean helduko da KORRIKA Bilbora, baina hainbat auzotan jada hasi dira giroa berotzen; Uribarrin eta Alde Zaharrean, besteak beste. Euskararen astea antolatu dute lehenengoan, eta “Harro, Herri, Korrika” ekimena bigarrenean. Saloa Bengoetxea Uribarriko Korrika Batzordeko kideak eta Iñaki Etxarri Zaharrean Berri Jai Batzordeko kideak kontatu dizkigute xehetasunak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_inaki_saloa_korrika.mp3 Deskargatu […]

Poesiaren Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean da, eta egun horren harira, Euskararen Etxeak “Alaska” izenburuko ekitaldia antolatu du, Castillo Suarez idaztelak 2023an plazaratutako izen bereko poema-liburutik abiatuta. Iurdana Acasusok kontatu digu ekitaldi berritzaile bat izango dela; izan ere, hiru adierazpen artistiko batuko ditu ekimenak: poesia, ikus-entzunezkoa eta artista gazteen ilustrazioak. Euskaraz […]