Sua erregai baten oxidazio-prozesu azkarra da, non beroa, sugarrak eta gasak sortzen dira. Prozesu exotermikoa denez, beroa ematen du beti, argia ere eman ohi du. Sua erabilgarria da, baita arriskutsua ere, eta metafora moduan hainbat kantutan erabili izan da, amodioa eta gorrotoa irudikatzeko kasu. Gaurkoan, kantuoi begira, hogei ale aukeratu […]
Hilabetea: apirila 2024
Bueltan gara, lagunok! Gehien maite dugun eran gainera: literaturaz lepo eta lagun artean. Gaurkoan, azken asteetako irakurketak, entzule berezi baten gomendioa eta eztabaida eragin duen sari literarioaz jardun dugu. http://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240325_liburuenerrepublikatxikia_12.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, […]
Gaurkoan izen propio baten inguruan arituko da Garazi Navas. Saioaren izenburua “Luis de Pabloren oihartzunak” da, Luis de Pabloren obraren soinu, doinu, erritmo, ehundura, zarata, polifonia eta ideiak ekarri dizkigu Garazik. Beraz, bilbotar entzutetsu baten inguruan aritu da, monografiko bat eskaini dio. Luis de Pablo Costales Bilbon jaio zen 1930eko […]
Gaurko saioa irekitzeko Hiuzz taldearen musika ekarri dugu. Aurki izango ditugu hemen euren proiektua aurkezten, momentuz Epea II diskoarekin disfrutatzen jarraituko dugu. Iruindar hauen rock zikina dastatzeko une aproposa. Janire Aranzabalen proiektuarekin jarrituko dugu. Bakarka hasi zuen bidean zenbait lagun bildu zaizkio Janireri eta Esanezin taldea sortu dute eta Erretratu […]