Aurreko astean Arriaga Antzokian estreinatu zen La boda de los otros antzezlana. David Cañidak idatzitako lana da. Egileak ” protagonistentzako urradura bat, ikuslearentzako festa bat” bezala definitzen du. Bertan, Kepa Alesso, Lucia Astigarraga, Josu Angulo eta Leire Orbe aktoreak dira protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250114_leire_la_boda_de_otros.mp3 Deskargatu hemen.

Katxiporretak Zerua lapurtu dute! haurrei eta familiei zuzenduriko ipuin eta diska ilustratua argitaratu ditu Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean eta hainbat partaiderekin batera. Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak protagonista direla, Leire Bilbaok idatzi du ipuina, Karmele Gorroñok (Irrimarra) ilustratu du, eta Xabier Zabala musikariak abestiak sortu eta moldatu ditu […]

Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu izango dira aurtengo gonbidatuak. Urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun (III): “Lurralde deserosoak” jardunaldiak antolatu dituzte. Marta Zumeta eta Lutxo Egia izan ditugu gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250113_oraina_kontakizun.mp3 Deskargatu […]

Gaur Mount Eerie taldearekin irekiko dugu saioa. Phil Elverum kantautore eta ekoizle estatubatuarraren musika proiektua da. Elverum Microphones taldea sortu zuen lehenago eta banda horrekin Mount Eerie izeneko diskoa argitaratu ostean, Elverum-ek iragarri zuen ez zuela gehiago Microphones izengoitia erabiliko, eta Mount Eerie izena ezarri zion bere egitasmo berriari. Anacortesen, […]