Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zazpigarren edizioa aurkeztu berri dute. Urtero legez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa suspertu nahi dute antolatzaileek, eta, bide batez, euskal antzerkilariei plaza berriak eskaini beraien lanak erakutsi ditzaten. Aurreko aldietan bezala, lau astez eta ostegunetan egingo da Lautan Hiru: guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira, eta Euskal Herriko Antzerkizale […]

Gaurkoan Oihan Manterola etorri da Getariatik eta elkarrekin orain arte egindako saio dinamikoena irten da! Kanta azkar asko, zarata eta mugimendua. Testuinguru antzekotik abiatutako kejak, kezkak, hitz politt eta ez hain polittak. Anekdotaren bat eta frikada asko, hori dana ordutxo baten kontzentratua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250125_NorbaitHildaHemen_09.mp3 Deskargatu hemen.

Izaki Gardenak taldea berriz ekin diote bideari, atsedenaldi luxe baten ondoren, zeinean proiektu pertsonalak garatu dituzten, Orube izeneko diskoa kaleratu dute. Diskoan taldeak beti erakutsi duen pultsua aurkituko duzue, abesti biribilak eta basamortu bateko giro erregarriak, ernegarriak. Disko ederra oraingoan ere. Aurreko saioan bisita egin zigun Mount Eerie taldeak eta […]