Familia migratuei gizarte eta hezkuntza akonpainamendua eskaintzen dien Familia Laguna programa hiru ikastetxe berritara zabaldu da. 10 urteko ibilbidea duen ekimen honek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 23 ikastetxetan egiten da. Programak eskolara iritsi berri diren familiak eta tokiko familia boluntarioak harremanetan jartzen ditu, euskaran murgiltzea eta komunitatean egokitzea erraztuz. Gainera, […]

Harrera Elkarteak hamabi urte bete ditu espetxetik, erbestetik edo deportaziotik itzultzen direnei laguntzen, lan-ildoa finkatuta eta arreta integraleko plan batekin. 2012An jaio zen Harrera elkartea, helburu argi eta zehatz batekin: euskal gizon eta emakumeei espetxetik edo erbestetik itzultzean, ahalik eta laguntza handiena ematea jendartean egokitzeko eta haien bizitza berria duintasunez […]

Bihotzean auzo-elkarteak kezka agertu du La Esperanza kaleko espazio berriaren kudeaketa-ereduagatik. Instalazioak Bilboko Udalarenak badira ere, enpresa pribatu batek kudeatzen ditu lizitazio bidez. Auzo-elkartearen ustez, haur eta gazteentzako gune hori Udalak berak zuzenean kudeatu beharko luke. Urtebete igaro ondoren, hainbat arazo atzeman dituzte, bereziki liburutegiaren ordutegian, beste udal-liburutegien ordutegiekin alderatuta. […]

Gaurko Stendhalen oihartzunak saioan Roberto Gerhard konpositorea ekarri dugu. XX. mendeko espainiar konpositorerik garrantzitsuenen artean aurki dezakegu, “Zortzien Taldea” edo “Madrilgo Taldea” deituriko konpositore-taldeko sortzailerik nabarmenenen artean dagoena. Talde hau poesian “27ko Belaunaldia” deitzen diogun horren (Lorca, Cernuda, Aleixandre, Alberti…) baliokide musikala da, eta Ernesto eta Rodolfo Halffter, Fernando Remacha […]

Iazko azaroan iragarri zuten agurra eta iristear da eguna. Larunbatean Esne Beltza taldeak azken kontzertua eskainiko du Bilbao Arenan. Tartetxo bat egin digu Zigor DZk horretaz jarduteko. Talderen ibilbideko zortzigarren diskoa kaleratzearekin batera, agurra eta azken bira iragarri zuten. Hemezortzi urteko ibilbideari lagun askorekin emango diote bukaera, Bilboko agertokian lagun […]