Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileek agerraldi bateratu egin dute. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak bizi duen egoera larrialren irakurketa eta hura gainditzeko bidearen proposamenak azaldu ditu Idurre Eskisabelek. Larrialditik indarraldira igarotzeko garaia dela azpimarratu dute. Bukatzeko, norbanakoei zuzenduta, euskaltzaletasuna eta euskararen aldeko ekimenak […]
Hilabetea: abendua 2025
Gaurkoan Jon Plazaola dugu gurekin, aitatasunaren abentura eta miseria ederrak oholtza gainean jarri ditu azken bakarrizketan AA Aite. Lehen semea jaio eta hiru egunera estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! Aurreko ikuskizuna, bi urteko kaos gozoaren ondoren, oraindik “altan” jarraitzen duen bitartean, beste ikuskizun bat ekarri digu: AA Aita. Barre egiteko eginikoa […]
Goiena Komunikazio Taldeak 25 urte bete ditu, eta urteurren berezi hau komunitatearekin batera ospatuko du abenduaren 1ean, Bergarako Seminarixoan. 2000. urtean Debagoieneko euskaltzaleen elkarteen eta udalen arteko elkarlanetik sortua, Goiena gaur egun euskarazko tokiko komunikabide eredugarria da: 60 langile, zazpi hedabide eta milaka herritar egunero informazioarekin lotzen dituen proiektua. Mende […]
Joxan Goikoetxearen eskutik,Gabriel Aresti Mug(H)arri, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrak sustatutako sorkuntza eszenikoa, poeta bilbotarraren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Elkarrekin musikaren, hitzaren eta kulturaren arteko harremana sarritan uztartu izan duten EusKameratako kideak lagun dituela, Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatuko digu Goikoetxeak lan honekin. Soinuzko […]
Bilboko auzo berezi eta ezagunetako batera hurbilduko gara: Solokoetxera. Hemen abiatzen dugu ikasturte honetako auzoz auzoa saioa. Bi orduz zuzenean harituko gara Zumarraga plazatik auzoa ezagutzen, eta bertako protagonisten ahotsak ekartzen. Ibaiondoko barrutian kokatuta, bosgarren barrutian alegia, auzo txiki baina bizitasunez beterikoa da. 0,11 kilometro karratuko azalera besterik ez badu […]
