Gaurkoan, literaturaren bidez mundua eta gure ingurua beste modu batean irakurtzen laguntzen digun argitaletxe bat izango dugu gurean: Katrakak. Zazpi urteko ibilbidean, saiakera eta narratiba itzuliak ekarri dizkigute, hizkuntza askotatik euskarara ekarritako lan ausart eta sakonak. Bere katalogoan gako diren gaiak dira feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa eta komunak, […]

Gaurko saioan, gure inguruan gertatu diren ekitaldi ezberdinak aprobetxatu ditugu gaurkotasun teknologikoa alde batera utzi eta azken asteetan sortu diren beste gai batzuei buruz hitz egiteko. Gaming Roomeko Gaizka Carmonarekin hitz egiten hasi gara, Valvek aurkeztu dituen kontsola berriei buruz. Tracking Bilbaorekin jarraituko dugu, Bilboko zabalguneko merkatuan egin zen ekitaldi […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Zenbat Gara elkartea ageri da: 30 urte beteko dira abenduaren 15ean Kafe Antzokiak ateak ireki zituela . Aitzakia horretatik abiatuta, elkarteak gaur egun dituen proiektu guztien errepasoa egin dugu. Ondoren bi elkarrizketa nabarmendu ditugu. Batetik, Jose Luis Mendilibarri egindakoa: Zaldibartarra, gaur […]

Gaurko saioa Micah P. Hinson-ekin abiatuko dugu. Memphisko musikari honek The Tomorrow Man diskoan folk ilun eta melankoliko bat eskaintzen du, bere ahots bereizgarria eta istorio pertsonalak oinarri dituela. Urteetan zehar emozio gordinetan murgiltzeko gaitasunarekin nabarmendu da. Jarraian, The Charlatans talde britainiarraren We Are Love lanarekin jarraituko dugu. 80ko hamarkadaren amaieratik rock eta indie […]

Señorak ditugu asteon protagonista Bilbo Hiria irratiko POTTO saioan. Hiru astetik behin elkartzen dira BIRA kulturgunean Oihana Bartra bertsolariaren gidaritzapean. Bertsotan hasi nahi duen señorentzat topaleku izan nahi du, giro feministan eta umoretsuan noski. Udazkeneko saioa ekarri dugu guk, azaroaren 19an, asteazkenarekin BIRA kulturgunean eginiko saioa; badakizue, aukeraketa diktatorialean. Kantuan […]

Euskararen eguna ohiko ospakizunetatik harago joan zen atzo Bilbon. Borroka eta aldarrikapen kutsua izan du aurten, euskaldun gehien biltzen dituen hirian. “Erdalduntze makina gelditu!” lelopean, ehunka euskaltzale bildu ditu Guka plataformak antolatutako manifestazioak. Plaza Eliptikotik abiatuta, Arriaga antzoki ingururaino egin dute ibilbidea, eta Bilboko Kale Nagusian aldarri ugari entzun dira. […]

Xabier Lete Bergaretxe euskal idazle, poeta, kantari eta politikaria gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, 2010eko abenduaren 4an.  izan zen. Oiartzunen 1944ko apirilaren 5ean sortua, gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, […]

Azaroan argitaratu zuen Sara Zozayak bere lan berria, attä, deiturikoa. Disko txiki honek lau abesti ditu, baina emozio eta paisaia zabalak sortzen ditu, iluntasunetik goxotasunera eta denbora laburreko oroimenen osotasunera eramanez entzulea. Ahots eta sintetizadore bidez, mundu propio bat marrazten digu. Bihar Kafe Antzokian aurkeztuko du diskoa zuzenean. Aitzakia ederra […]

Egun hauetako tenperatura berotzeko elkarrizketa ederra datorkigu oraingoan. Labar (Iñi Etxezarreta) etorri da Donostitik Bilbora, elegante jantzita eta elegante hitz egitera baita ere. Queertasunaren inguruan ibili gara saio guztian zehar, gai potoloa benetan. Horrekin lotuta, estetikaren botereaz aritu gara, eta gure 2016 kuttunean jasotako erreferenteei buruz baita ere. Konexio puntu […]

Ostegunean Alondegian Haatik konpaniak OTS ikuskizuna eskainiko du. Berriro ere Bilbon lan honetaz gozatzeko aukera izango dugu. Oinarria ikuskizunak Herri Gogoa diskoetxearen ibilbide adu. Herri Gogoa zigiluak euskal kulturaren berpizkundean arrasto handia utzi zuen: zentsurari aurre eginez, berrehundik gora grabazio plazaratu zituen, kantagintza berritik hasi eta esperimentaziora arte. Orain, Aiert […]