Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251128_agenda_aneren_ikaslek.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko irratsaioan Bilbon bizi dugun errealitate linguistikoari erreparatuko diogu, eta, bereziki, Abenduaren 3an Gukak deitu duen manifestazioari. Lema argia eta zuzena da: “Erdalduntze makina gelditu!”. Aspalditik ohartarazten ari dira adituak euskararen egoera ez dela egonkorra, baina azken azterketa soziolinguistikoek gehiago diote: euskalduntze prozesua moteldu egin da, eta zenbait esparrutan atzeranzko […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, eta ohikoa denez, azaletik abiatu gara. Euskararen egoerak hartu du gai nagusien lekua. Abenduaren 11n izango da Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusia, eta orduan bozkatuko dituzte aurrekontua eta hitzarmen berria. Euskalgintza eta EEP bera bat datoz esatean egungo hizkuntza politika ez dela nahikoa […]

Gaurkoan haien bizitza osoa edo honen zatirik handiena XX. mendean bizi izan zuten bi konpositoreren inguruan hitz egingo dugu, haien garaian aitzindariak izan zirenak, izan ere, emakumeak izanda ez zen batere ohikoa konposizioa ogibide bezala aukeratzea, emakume musikariak zeuden, abeslariak, pianojole batzuk… baina konpositoreak eta zuzendariak inondik inora ere. Bi […]

Gaurko saioan Euskal Herriko rock harrobiari begiratuko diogu. Lehenengo gonbidatua Bakelite taldea izango da. Azken urteetan agertoki askotatik igaro den talde honek energiaz beteriko zuzenekoak eskaintzen ditu eta “Azeriak” zein “Nora” abestiek melodia ilunak eta soinu garaikideak dakartzate, gazte generazioan errotuta dauden tematikak jorratuz. Segidan, Deus ez taldearen Zain diskoan murgilduko gara. […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak egin du finala aurreko azken geldialdia Markina-Xemeinen. Bertan izan zen azken finalaurrekoa. Saio horretan izandako bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue gaurkoan entzungai. Txaber Altube izan da garaile 638.5 punturekin; eta, bigarren, Jone Uria 630.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga eta Xabat Galletebeitia; hurrenez hurren, […]

Bilboko euskara hutsezko bi hedabide aurtengo abenduan itxiko dituzte: Prest! eta Uriola. BLB komunikazio kooperatibak biltzen ditu bi hedabideak eta argi adierazi dute egoera sostengaezina bihurtu dela. Erabakiaren atzean arrazoi ekonomikoak daude eta adierazi dute, kooperatiba osatzen duten Berbaizu Euskara Elkarteari eta Abante konpartsari esker zulo ekonomikoa murriztea lortu dutela. […]