Bilbon kokatzen gara berriz. Oraingoan Adur (Naroa eta Xabi) izan dira irratian gurekin. Aurreko saioan hasitako elektronikaren gaiarekin jarraitu dugu nolabait. Opari eta kontakizun artean igaro da saioa. Kontzertu desberdinen anekdotak irten dira, bizitako egoerekin batera. Eta horrekin lotuta, ezagututako jende jatorra hainbat kantekin nahastu da. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250212_NorbaitHildaHemen_12.mp3 Deskargatu hemen.    

ROL munduan aritu gara azken balan, euskaratik eta euskaraz. ROLARIAK komunitatean diren harribitxiak astindu ditugu, eta Eneko Azedo eta Garazi Labaka ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren KIROL ESKIROL programaren zentralitatera. Besteren artean, “Adur, Euskal Erdi Aro Mitologikoa”n garatutako joko-jolasa eta… ROL jokoak eraikitzeko bidean mugarri izango den “SORMENAREN LIBURUA” izango […]