Martxoaren 1ean Lore&Josu Billelabeitiagaz geratu ginen Mungian bertan, berenjena beteak eta atuna plantxan garagardogaz ondo bustita afaltzeko; bitartean “Hamen” (Mushroom Pillow-BelakoRekords,2016) labarikera jan gendun! On egin! Elkarrizketa luze-zabala! Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160303artayorran240belako.mp3 Deskargatu hemen
agenda
Gaurko POTTO saioan, Algortan urtero jokatzen den Abra sariketaren XV. edizioaren berri izan dugu, eta bertan garaile Aitor Servier izan da, Maialen Akizurekin batera buruz burukoa jokatu ostean. Probintzietan izandako jaialdietara jo dugu gero, Andoainen eta Alegian izan diren bertso-jaialdietako ale hautatuak ekartzeko. Notiziak eta agenda-proposamena ERE helarazi ditugu, zelan […]
Bilbo Hiria irratiaren estudioek bisitari berezia izan dute; Kafe Antzokian egindako hitzaldia eta gero, Asierrek eta Erlantzek Jon Maia bahitu dute eta irratira eraman. Bertsolari zumaiarrak “Albaola itsas kultura-faktoriaren ” proiektuen berri eman digu, baita bertsolari-jarduna aztertu ERE. Zelan ez, Josu Zabalaren laguntzarekin ondutako saioan ez da falta izan bertso-agendarako […]
Astebruru honetako proposamen berezia BERTSO-DERBI IBILTARIA. Ibilbidea egitera Zugaztietara (La Arboleda) joango gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( txitxirio krixpetak ), liburua (Julen Belamunoren “Gaueko zaintzailea”), diskoa ( Jesus Mª Lopetegi, Harkaitz Cano eta Antton Olariagak eginiko “Itzal zaunka” proiektu multidiziplinarra) eta Bilboko agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160220zeingoueuskalderbya.mp3 Deskargatu hemen
Asier Ibaibarraga, Bizkaiko Bertsozale elkartearen burua izan dugu gaurkoan Bilbo Hiria irratiaren estudioetan gonbidatu. Gure POTTO irratsaiora etorri da Bizkaiko Bertsolaritzak duen osasunaren berri ematen, eta gure POTTO-lagunek aukera probestu dute bertsolaritza hainbat esparrutatik zukutzeko: epaileen lana, gai-jartzaileak, Bizkaiko txapelketa… Ez galdu aukerarik eta entzun, kontu interesgarri asko ditu kontatzeko […]
Material barria!! ZTAH eta TOOth talde gazteak ezagutuko ditugu, udaberrian argia ikusiko duen Itzal Zaunka proiektutik Jexuxmai Lopetegi, Keu Agirretxea, Tania de Soussa…eta Binilo Tenpore tarte retroan, Lin Ton Taun taldearen lehenengo eta binilo bakarra gogoratuko dugu(1993). Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160219artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Sardiña freeskueee!! Peiremans+(N,G), Bobxatar (L), Guda Dantza (B), ZOO (L), Hozten(B), ZEZE (L), Liher (G), Lenao(G) eta Eraso!(G). On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160211artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Nafarroan ere bada bertso-txapelketarik, Bardoak ekimena ospatzen ari baitira lurralde osoan barna. Taldeka antolatuta, Nafarroako bertso-eskolak ari dira parte hartzen ekimen-txapelketa honetan, eta Pottoko lagunek hara eraman gaituzte, txapelketa horretako saioetan izan diren kontuak bertso-doinuen bidez. Nafarroatik Bizkaiko Zeani herrirako saltoa egin dute gero, eta bertan izan den bertso-jaialdi mundiala […]
Azken asteotako lan berriak !! Material freskoa!! Gaurko atalean: Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Belako, Kalakan, Beira, Mamba Beat, Jota ¨n Rec eta McOnak….. https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160204artayorran.mp3
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Ikusi eta Ikasi programaren 12. edizoa martxan dugu pasa den asteartetik, inoiz baino jarduera gehiagorekin: 58 hain zuzen. Bi eta zortzi urte bitarteko umeei dedikatua, gurasoek hainbat ordu, talerren bidez, izango dituzte aldi honetan. Aurten, gainera, Santutxu eta Zorrotzako auzoguneetara zabaldu […]
