Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinean. Udako euskara ikastaroak hasi dira iragan astean eta oraindik ikasturtea bukatu gabe dago. Batzuentzat eta besteentzat aste honetan denetarik izango dugu: asteartean Mikel Urdangarin izango dugu gurekin, hitzaldi musikatua egiten. Asteazkenean, elikadura eta osasuna gai hartuta, taldeka kafe-solasak egingo […]
agenda
ERTIBIL erakusketa uztailaren 5era arte egongo da ikusgai Rekalde aretoan, Ismael Manterolak kontatu digunez. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen lehiaketa artistikoaren 17 artelan ikusi ahal dira, artista gazte batzuenak. Bilbotik abiatu eta, besteak beste, Getxo, Santurtzi, Ermua, Zalla eta Igorrera joango da erakusketa hori datozen hilabeteetan. Bestalde, Arte Eder […]
Maiatzean egondakoari errepaso txiki bat egin ondoren, ekaineko kontuekin hasi da Jabi Blazquez Hika Ateneo gunean izango direnak aipatzen: topaketak, hitzaldiak, musika, zinema, erakusketa, mendi irteera… Eta uztailean, oporrak hartuko dituzte. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150608solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
Ludikotik jo dute, ohi bezala, Iosuk, Agusek, Agurtzanek eta Apolok. Leungane mendiaren altzotik ankak astindu, txangurro betea prestatu eta dastatu, Garazi Kamioren “Beste norbaiten zapatak” liburuari bistadizoa eman, LAIN taldearen “Tximeletak” diskoarekin belarriak gozatu eta Ibarrekolandako jaietan murgildu. Zer deritzozue? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150606zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu goizeko Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. Elikadura burujabetza, Ondarroako Piztiak taldea , Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta ikerlariak Martin Ugalde foroan eskainitako Euskal Estatugintza Feminista hitzaldia eta Elgoibarko Euskal Eskola Publikoaren jaia aipatu dizkigu Zabalak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasasteane.mp3 Deskargatu hemen
Alderdi asko batu eta Maroto gaurko alkateari alkatetza kentzeko eskatu dute. Eskaera horrekin bat egin dute Jose Angel Cuerdak, Blanca Urgellek eta Joseba Azkarragak, besteak beste. Horrez gain, Asier Garciak Gasteizko herri harresia desegitean Ertzantzak egindako eraso sexistak edo LOMCEren aurkako plantoak komentatu ditu. Eta bukatzeko, betiko moduan, agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150603solasasiergarcia.mp3 […]
Betiko moduan, asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz, Kafe Antzokiko programazio arloko kidea. Gaur, aldiz, VII. Gazte Antzerki Topaketak, eta OBN III taldearen kontzertua izango dira. Bihar, “Loreak” filma ikusgai, eta ACT jaialdiaren XII. edizioa: ostegun, ostiral eta larunbatean ere izango da ACT Kafe Antzokian. Eta ostiralean Stereorocks. […]
Egunotan 7 Katu Gaztetxean, Zirika gunean eta Kafe Antzokian izango dira Galiziari buruzko jardunaldiak, ostiral eta larunbatean. Hizkuntzaren bidezidorretan izaneko hitzaldiak zabalduko ditu jardunaldiok, gure kultura kolaboratzaile Alvaro Hilariok kontatu digunez. Bestalde, larunbatean ere, baina Santurtziko Mamarigako kultur etxean, Kultur eguna ospatuko dute. Datorren astean, aldiz, Alexander Sokurov zinema zikloa […]
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, aste honetakoekin hasi da Mikel Urbeltz: astelehenetik, gaur ere, XV. Haur Antzerki Topaketak. Gaur Bilbo Hiria Irratiko 18. urteurrenaren harira “Piperpolis irratsaioaren monologoak”, eta “Eremuz kanpo” saioaren zuzeneko emanaldia. Eta gaur ere, Lagun Artean Kantari. Bihar 6 urte eta Fundación Tony Manero, eta ostiralean hitzaldia, […]
Asteburuan izandakoari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiaren egun hauetarako programazioa azaltzen, atzoko egitarauarekin jarraitzeko. Gaur XV. Haur Antzerki Topaketak, eta Yolanda Jubeto eta Joseba Barandiaranen arteko eztabaida izango ditugu. Bihar, Eskolatik oholtzara bertso topaketak, eta ostegunean kontzertuak, hurrenez hurren, Jared James Nichols-en, eta Anari-Mobydick. Ostiralean Udaberri […]
