Astelehen goizeko 09:30ean, Arrakalaren aurkako prozesu judiziala martxan jarri baino, prentsaurrekoa egin du AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak. Martxoan okupatu zuten Bilboko Unamuno plazako eraikin bateko solairu bat, urteetan hutsik egondakoa, «miseriak jotako auzokideen behar materialak asetzeko» helburuz. Arrakala AZET Etxebizitza Sindikatuak okupatu zuen, Alde Zaharreko Etxebarrieta Anaien plazan, […]

Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak salatu du Santxutxun  familia bat kalean gelditzeko arriskuan dagoela, etxearen jabeek auzitara jo dutelako eta familia kanporatzeko eskatu dutelako. Etxegabetzeak badu data: apirilaren 1ean egingo dute, lehenago egoera konpontzen ez bada. Senar-emazteek eta zazpi urteko, sei urteko eta sei hilabeteko seme-alabek osatzen dute familia. […]