Arrakalaren desalojoa salatzeko manifestazio deitu dute

Astelehen goizeko 09:30ean, Arrakalaren aurkako prozesu judiziala martxan jarri baino, prentsaurrekoa egin du AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak. Martxoan okupatu zuten Bilboko Unamuno plazako eraikin bateko solairu bat, urteetan hutsik egondakoa, «miseriak jotako auzokideen behar materialak asetzeko» helburuz. Arrakala AZET Etxebizitza Sindikatuak okupatu zuen, Alde Zaharreko Etxebarrieta Anaien plazan, sindikatuaren egoitza soziala, larrialdietarako etxebizitza eta ASETU Herri Biltegiaren biltegia izateko asmoz. Bilboko Udaltzaingoak maiatzaren 11n hustu zuen Arrakala. Ostiral honetan kalera irteteko deialdia zabaldu du Alde Zaharreko Etxebizitza taldeak, “errepresioaren aurrean auzodefentsa eta klase elkartasuna” lelopean. Manifestazioa arratsaldeko 18:30ean abiatuko da Unamuno plazatik.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Manifestazioa deitu dute ostegunean argindarraren prezioa salatzeko

ar. Urr 5 , 2021
Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak elektrizitate tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute ostegunerako, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan, eta ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek bat egin dute mobilizazioarekin. Deitzaileek ohartarazi dute elektrizitatearen eta beste energia batzuen azken hilabeteotako prezio igoera etengabeak «gizarte osoari» eragiten […]

Honekin lotuak