Aurten hirugarren urtea du ALGARA konpartsaren Katalunia Egunak. Gaurkoan Societat Coral El Gotim taldea etorri zaigu. Gizonezkoez osatutako taldea da, zuzendaria izan ezik, eta caramellesen ateratzen dira kantatzera. Llorençetik kanpo kantatuko duten lehen aldia da eta sardanak, habanerak, euskaraz eta katalanez kantatuko dituzte. Kantaera eta talde mota tradizionala osatu nahi izan dute, […]
Algara
Bilboko konpartsek antolatuta, Aste Nagusia baino lehenago motorrak berotzen hasteko jaia da “Konpartsakide eguna”. Goizean bilduko dira Areatzan, eta 12etatik aurrera hainbat ekitaldi: pintxo lehiaketa, umeentzako puzgarriak eta beste, bazkaria, erromeria, kalejira… Ondo pasatzeko eta Aste Nagusia hasteko gutxiago falta dela gogoratzeko, Eli Carrascosa Algara konpartsako kideak azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150717solaselicarrascosa.mp3 […]
Zaparrada haur konpartsak antolatuta (ume euskaldunen Bilboko konpartsa), ekainaren 14an Zazpi Kaleetan egingo duten kalejiraren berri ekarri digu Rita Naveirak. Eguerdian Arriaga plazatik abiatuko da, 12:00etan, eta bertan izango dira umeak, gurasoak, eta “Sakanak” Samba Eskola taldea, Arrigorriagako Trikitilariak, Laudioko Buruhandiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi, Maddi Pirata eta Xune. […]
