Algara konpartsan bertso eguna izan da. Bertso eskoletako bertsolariak elarrekin aritu dira kantuan txosnaz txosna. Lehenengo geldialdia Bilbo Hiria irratian egin dute. Bortzirietako lagunak, Goierri Garaiko bertso eskola, Lautadako bertso eskola eta Bilboko Elorri bertso eskola izan dira antolakuntzan eta kantuan ere Pottojorran bertso eskolako lagunak. Asier Ibaibarriga, Nerea Elustondo, […]
Algara
Eguerdian zuzeneko saio berezia egin dugu Algara konpartsako agertokitik. Aste Nagusia zuzenean bizi dugu, eta protagonistak gurean izan dira, Zorion Egileor eta Saioa Dominguez ( Aixeberri) dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. Pozik hartu dute erronka eta astelehena bada indartsu agertu dira. Zorion Egileorrekin atzera begira jarri gara eta lehenengo Aste […]
Bilboaldeko Priscilla Band izan dugu gure artean. Gaur Algara konpartsan kontzertua dute. Joseba Negro musikaria batu zaigu saiora. 2005ean sortutako taldean gitarra, baxu eta bateriaz gain, hammond, perkusio, saxo, tronpeta eta hainbat abeslari daude. Priscilla Band-ek batez ere zuzeneko emanaldietan garatu eta zehaztu ditu bere soinua eta estiloa. Priscilla Band […]
Bertso eta triki eguna izanik, gaur ALGARAn 13:00etan Bertso Truk ekimena izango dugu, Bortziriak, Urretxu-Zumarraga eta Bilboko Potojorran eskolaren arteko desafioa. Antton Fernandez, Eneko Fernandez eta Joseba Barandiaran Bilbo Hiriaren estudio ibiltarian izan dira ekimen hau azaltzeko. BertsoTruk bertso eskolen arteko topaketak bideratzeko ekimena da, euren arteko desafioak edo lehiak […]
Algara Konpartsak urtero eskaintzen dio Iparraldeari egun bat. Aurten Etxauzia proiektuak eta Kaxkarotenea ikastolak leku berezia izan dute. Kattalinekin, Etxauzia elkarteko kidearekin, hitz egin dugu Etxauzia proiektuaz. Etxauzia Baigorrin (Nafarroa Beheran) dagoen Erdi Aroko gaztelua da. Miamiko bikote aberats bat gaztelu honen jabe omen da. Urtean behin baino ez dute […]
Algara konpartsan Gabriel aresti euskaltegiko ikasleak beti oso garrantzitsuak dira, horregatik urtero Aste Nagusiko astelehenean protagonismo osoa hartzen dute, Euskara Ikasleen Egunean. Ikasgelatik atera eta Aste Nagusian euskaraz modu naturalean egiteko, euskaraz bizitzeko aukera dute ikasleek Algara Konpartsan. Gaurkoa izan da euren eguna paella txapelketa izan dute eta ondoren dantza ibili […]
Urtero bezala, eta Algara konpartsaren eskutik, Udaberri Jaia ospatzen da maiatza aldera Gabriel Aresti euskaltegian eta Kafe Antzokian. Egun osoko festa da; goizetik hasita eta ordu txikietara arte. Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa egin du Udaberri Jai honetan; pregoiarekin abiatu dugu saioa eta hainbat protagonisten hitzak batu ditugu gure […]
Rufino Arrolaren eskolako ikasle-kide eta Rufinoren bikotekide urte luzez, Isukitze aldetik dator Kepa eta aita Tomas Sitze-k sortutako musikari ugariko Arrizabalaga sendiko kidea dugu. Plazetatik jubilatuta ei dago eta Robertok lagunduta etorri zaigu Kepa Arrizabalaga, askotan trikiti bikotekide eta, izatekotan, semeorde modukoa, Robertok berak aitortu baitigu aita baten moduan portatu […]
Algara konpartsak Aste Nagusiko programazioa osatu du, egunez zein gauez izango diren ekitaldiz osatutako kartel potoloa antolatu du. Aste osoan ohi bezala, dantzari, euskara ikasleei, Ipar Euskal Herriari, bertso eta trikitixari eta haurrei eskainitako egunak izango dira ALGARAren txosnan. Larunbatean hasiko den Aste Nagusirako programazioa aurkeztu nahi dizuegu, egunez zein […]
Urepeletik etorri ziren atzo Aire Ahizpak, ALGARAko Iparralde Eguna kantuz girotzera. Paxkalin eta Amaia Aire izan ditugu gurekin biharamunean, iaz etorri ziren estreinakoz, bazkaltzera printzipioz, Baigorriko Erramun Martikorena, Zuberoako Jean Mixel Bedaxagar eta Lapurdiko Anje Duhalderekin. Josu Zabalarekin ari ziren orduan, gerora Durangoko Azokan aurkeztuko zuten Bidexka diskoa grabatzen eta, […]
