Ikasturtearekin bat, bueltan gara POTTO irratsaioan, bertso freskoak helarazteko pronto. Denboraldiko aurreneko saio honetan, urriaren hastapenean Mungiako Olalde aretoan jokatutako Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa aletu dugu. Mikel Goiriena izan zen puntu gehien bildu zuena eta, horrela, TAKETeroak zuzenean lortu du Santurtzin izango den finalaurrekorako txartela. Oro ez denez txapela, […]

Iñakiren tabernako bertso-bazkariaren laginak entzungai POTTOn, aukeraketa diktatorialean, PRIMIZIA MUNDIALEAN. Potojorran bertso-eskola geriátrico eta Bilbo Hiria irratiaren eskutik, MIHILUZE saioan eskuratutako sosak lagun… Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña kantuan. Eskerrik asko Axier Goñi “xuelto”, Joseba Barandiaran , Guti , Eluska, Abarkas + Ainhoa Arregi ! https://bilbohiria.com/docs2/2023/potto/230426_potto_maiale_egana.mp3 Deskargatu hemen.

Azaroaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian, bertsolari handien jarduna izan genuen gozagai. Taulagainean laukotea izan zen: Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio; gai-jartzaile, Erlantz Ibargurengoitia Zenbat Gara kultura elkartearen eskutik heldu zen bertso-jaialdia, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza pataila handira eramateko proiektua babesteko asmoz. Patxi Bisquert arduratu […]

Kondfinamenduak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioaren beste saio bat dugu honekoa. OROZKO eta BILBO bisitatu behar genituen, baina COVID-!9 gaitzak Billabonan zentralizatu dizkigu saioak, Bertsozale elkartearen egoitzan. Hantxe izan zen Orozkoko Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua (Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Onintza Enbeita), eta Bilboko Kafe Antzokian izan beharreko […]

Hainbat diziplinatako sei artista elkartu, eta bertsoa, musika eta kantua uztartuta, ‘Artxipielagoa’ ikuskizunean, igandean Arriaga antzokian eskainiko dute. Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez akordeoilaria, Garikoitz Mendizabal txistularia eta German Ormazabal pianista biltzen ditu ikuskizunak. Kontzertuaren lehen zatian euskal kantutegi tradizionalari helduko diote eta bigarrenean, Mikel Laboaren eta […]

50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. […]

Bilboko Kafe antzokian atzo Jakinduriek mundue erreko dau ekimena izan zen. Hiru Bertsolari eta hiru zientzialari aritu ziren aurrez aurre. Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak eman zituzten lehenik. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azaldu zituzten. Jone Uriak Errimaren definizio matematikoa, Juan Ignacio Perezek Zeruraino hegan egiten eta Miren […]