Azken asteetan nekazariek eginiko protestak aztertu ditugu saioan. Ines Agirreazkuenagak asteko agenda sindikala ekarri digu, Gorka Menendez laboraria eta EHU-ko Botanika irakaslea izan dugu solasaldia abiatzeko. Aurreko saioan klima aldaketaren ondoriozko Euskadi Tropikala aztertu zuen, eta gaurkoan nekazarien protesten inguruan jardun du. Ondoren, nekazaritzaren gatazkaren beste ikuspuntu garrantzitsu bat emateko […]

Rakel Andrés Hordagoko kazetaria ingurumenaren, landa-munduaren, ekologismoaren eta klima-aldaketaren inguruko gaiak jorratzen ditu bereziki. Joan den asteburuan Otro enero muy cálido’: ¿hacia una” Euskadi Tropical erreportajea argitaratu zuen. Azken hilabeteetako tenperatura altuak joera batetik datoz, ohi baino tenperatura altuagoak dituzten egun eta astak bizitzen ari gara. Klima aldaketaren gaiarekin jarraituz, […]

2023 urte emankorra izan da Euskal Herriko lan harremanetan, herrialde eta sektore anitzetan borroka sindikal esker lan hitzarmen ugari sinatu dira. Iturri desberdinetatik hartutako datuak aztertuta, sektore mailan bultzatutako gatazkak eta negoziazioak izan ditugu hizpide.  Euskal sindikatuen balorazioa jasoz. Lehenengo, hurrengo egunetako deialdiak aurkeztu ditu Eki Etxebarriak. Ondoren, Andrea De […]

Amazoneko langileen borroka eta “Rider Direktiba”-ren inguruko berrien ondorioz, banatzaileen azken aldiko egoera aztertu dugu . Hots, aste honetako agenda sindikalea ezagutu eta gero, Eki Etxebarriak Amazonen biltegietan ematen ari den grebaren nondik norakoak izan du aztergai, Janire Ornes ELAko ordezkariarekin. Jarraian, abenduan EBak adostutako “Rider Direktiba” edo Plataforma digitalen […]

Langile publikoen batasun sindikalak abiatutako udazken beroa izan dugu hizpide. Gaurko saioan langileen borrokak aztertzeko saiakera egin dugu, gatazka batzuk ixteko zorian daudenean , eta Mecaner enpresaren-itxiera  bezalako beste batzuetan egoera kaskartzen den bitartean. Aste honetako agenda sindikala  eta gero, ELA, CCOO, LAB, ESK, Steilas eta Satsek burutu berri duten […]

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren prestakuntza aztertu dugu. Euskal Herriko mugimendu feministak deituta azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorra izango da, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek bultzatuta. Ohiko agenda sindikalaren deialdiak zerrendatu eta gero, greba deialdia aztertu dugu. Hasteko, Maddi Bilbao Bizitzak erdigunean koordinadorako eta Bilboko mugimendu feministako kidearekin egon […]

Pasadan astean Europako laneko segurtasunaren eta osasunaren astea izan zen, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak antolatuta. Hainbat ekintza eta jardunaldi egin ziren Europa osoan zehar, aurtengo berezitasuna, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutuaren jardunaldi teknikoa, Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren eskutik, Bilbon ospatzea izan da. Gaia, Digitalizazioak Laneko segurtasun eta osasunaren […]

Lanaren Ekonomia irratsaioaren 7. denboraldia abiatu dugu, 2018ko apirilean hasitako bideari jarraipena emateko gogoarekin.. Jatorrizko helburuari heltzen diogu Lanaren Ekonomia lantaldean: “gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara”. Horretarako, […]

Espainiako Gobernuaren lan politikak aztergai izan ditugu gaurko Lanaren Ekonomia irrati saioan. Hasteko, UGT-Euskadiko Berdintasun, Politika Sozial eta Aniztasunerako Idazkaria, Xuria Artza, elkarrizketatu dugu, Nicolas Redondo sindikatuko buru historikoaren heriotzatik abiatuta gobernu-politika eta sindikalgintzaren arteko harremanak aztertzeko. Bestetik, Andrea de Vicente EHUko Lan zuzenbideko irakaslea izan da gurean, lan erreformaren […]