Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak, bi urte daramatza apustu etxeen aurka gizartea mobilizatzen. Apustu etxe hauen ugaritzeak ekarri ditzakeen arazoez jabetuta, Eusko Jaurlaritzari neurri berriak eskatzen dizkiete “gaitz” bezala definitzen duten fenomeno honi aurre egiteko. Gaitza salatzeko manifestaziora deitu dute ostiral honetan, otsailaren 28an. Zabalburu plazatik abiatuko da arratsaldeko 19.30etan […]
apustu etxeak
Garai zailak bizi dituzte gazte askok, lan prekarioak eta bizitza duina ateratzeko arazoak dituzte. Hori guztia salatzeko sortu zen Eragin Bilbo. Borroka garaia dela aldarrikatu eta mahai gainean hainbat salaketa jarri dituzte, eta egun hauetan “Zer dago jokoan” hausnarketa helarazi digute, apustu etxeen inguruko gogoeta latza. Duela gutxi argitaratutako ikerketa […]