Astero legez Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikabno kazetariarekin. Hiru gai ekarri dizkigu, batetik Gorka Urbizuri eginiko elkarrizketa. Bestetik Net Hurbilen landutako gaia kasu honetan gaueko tren zerbitzuaren ingurukoa eta bukatzeko Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioa. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240201_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.  

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaleko gaia, amai izan nahi eta ezin, haurdun geratu nahi eta ezin, isilpeko doluaz jardun dute. Elena Guinea elkarrizketatu dute , Donostiako Ikatz kalean parranda egin duen edonor ziur bere tabernan egon dela lanean, Aurreskun. Irailean itxi zuten. Berari elkarrizketa ederra egin dio […]

Frankismoko bunkerrak aztertu dituzte erreportajean. Pirinioetan dagoen bunkerren lerroa. Mendian ikustera ohituta gauden arren, ez da inoiz askorik jakin horien  inguruan, zertarako eraiki ziren, non dauden eta abar.  Eva Garcia elkarrizketatu du Miel Anjel Elustondok. Zizurkilgo Fraisoro etxea zer izan zen kontatu du liburu batean: ume abandonatuak nola hartzen zituzten. […]

Jose Mari Esparza ekarri du Argia astekariak azalera. Editore, idazle eta ekintzaile gorri eta independentista tafallarra. Osasunez oso pattal dago eta Reyes Llintxetak elkarrizketa egin dio. Kulturan, Ander Sagardoy elkarrizketatu dute. Zine ekoizlea da, baina zer da zine ekoizlea? Luze eta zabal hitz egin dute berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_argia_gorka.mp3 Deskargatu hemen.  

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaleko gaia aipatu digu, Nerabeak, sexu-heziketa eta pornoa, non dago arazoa? Lerro-buru horretatik abitua du erreportajea June Fernandezen kazetariak. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñoarrari eginiko elkarrizketa. 1990eko hamarkadako diskotekak Gipuzkoako kostaldean: Venecia, Txitxarro, Jazzberri… Diputazioak bisita-jarduera bat antolatu du  dantzaleku galdu horietara, hor mugitzen […]

Aste honetan Argiak ale berezia kaleratu du, monografikoa, Palestinari  buruzkoa. Gai asko landu dituzte, hiru ekarri ditu Gorka Peñagarikanok.  Jaldia Abubakra-ri eginiko elkarrizketa. Errefuxiatu palestinarra da,  askapen  mugimenduko kidea, Euskal Herrian izan da aurreko astean. Gazako tunelak, ospetsuak egin dira Israeli aurre egiteko erabiltzen ari delako Hamas. Aurrera begiratua: zein […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Aste honetan Euskal Herriko mugimendu feministak deituriko greba orokorra izan dute hizpide. Grebaren zergatik, zaintzaren inguruko hausnarketak  landu dituzte. Guraso askoren buruhaustea telefono mugikorra noiz eman seme alabei. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231116_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariko hiru gai aipatu ditugu. Azaletik abiatuta, euskaraz bizitzeko eskubidea epaitzen dutenei erantzuna. Oldarraldi judizialaren aurrean azaroaren 4ko mobilizazio begira jarri dira. Haur eskolan eta Haur Hezkuntzan, gizon irakasle gutxi. Zergatik? . Bukatzeko  ETBko zuzendari Unai Iparragirreri elkarrizketa aipatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231019_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean ‘Bizkarsoro’ pelikula. Euskararen eta euskaldungoaren iragan hurbila kontatzen duen pelikulak. XX. mendean, fikziozko herri txiki batean, Iparraldean, bost garaitan banatuta. Euskararen zapalkuntza eta bizi gogoa. Erreportajean kirola hizpide. Indarkeria kirolean, zein barneratua dagoen. 10etik 8k jasan izan du indarkeria: irainak, oihuak, […]