Igande goizean heldu zen Korrika Bilbora, 7:30ean sartu zen botxora eta, bost orduz batera eta bestera ibili ostean, San Nikolas aurrean ezarritako helmugara heldu zen. Lasterketa honen azken hiru orduak jarraitu genituen elkarlanean antolatutako irrati emankizunean: iragarri genuen moduan, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria irratia eta 97 irratia aritu ginen, giro ederrean,  […]

Igandean Korrika 19ren azken kilometroak eta amaiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango ditugu Bilboko euskal irratiek elkarlanean egingo duten zuzeneko irrati saioari esker. Emankizuna 10:00etatik 13:00etara entzun ahal izango da Euskal Herri osoan, Arrosa sareko irratietan. Mikrofonoetan Bilbo Hiria, 97 irratia eta Bizkaia Irratia elkarlanean arituko dira, estudiotik eta helmuga ondotik konexioak eta elkarrizketak […]

“Euskahaldun” lelopean, ostegun honetako arratsaldeko bostetan hasiko da Korrika 19 Nafarroa Behereko herri txiki horretan. Korrikak egun batzuetan bisitatuko du Bizkaia, datorren asteko astelehen, astearte, asteazken, larunbat eta igandean, Bilbon bukatzeko hilaren 29an. Egun horretan ere, Urepelen bezala, euskal hedabide batzuk elkarlanean ibiliko dira, Asier Amondok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasasiergarcia.mp3  Deskargatu […]

Egunak emandakoaren errepasoa egin eta Arrosa Sarearen IV. topaketa-jardunaldiko partaide eta protagonistei lekua egin diegu, uhinetan, geure esparruan. Gaurko hitzaldi, mahai inguru zein tailerren emaileen hitzei lekua egin diegu, baita Bilboko Kafe Antzokiari, goizeko saioetarako gelak eta irratsaiorako estudioa prestatu diguten Bilbo Hiria irratiko anfitrioiei ere. Sarearen sorrerara begira jarri […]

1

Datorren larunbatean, martxoaren 7an, Arrosa irrati sarearen IV. topaketa jardunaldia izango da Bilboko Kafe Antzokian. Egun 25 irrati txiki eta ertain ari dira elkarlanean Arrosa Sarean, euskaraz. Larunbatean, goizeko 10etan hasita, tailerrak izango dira, mahai-ingurua, bazkaria, tailer gehiago arratsaldean… Eta gauean kontzertua Anestesia eta Osso taldeekin, Jon Aranburu Arrosako koordinatzaileak […]