Gaur ere, Bilboko kultura kronika eskaini digu Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko Guggenheimen aste honetan zabaldu den Jeff Koons artistaren atzera begirako erakusketa aztertu du eta, ondoren, Guggenheim Fundazioaren nazioarteko buruen bilera aipatu du. 45. Liburu azoka ere izan du mintzagai, eta bukatzeko, datorren asteazkenean Kafe Antzokian izango den Radio Birdman […]
artea
ERTIBIL erakusketa uztailaren 5era arte egongo da ikusgai Rekalde aretoan, Ismael Manterolak kontatu digunez. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen lehiaketa artistikoaren 17 artelan ikusi ahal dira, artista gazte batzuenak. Bilbotik abiatu eta, besteak beste, Getxo, Santurtzi, Ermua, Zalla eta Igorrera joango da erakusketa hori datozen hilabeteetan. Bestalde, Arte Eder […]
Ekainaren 13ra arte egongo da Nikolas Lekuona zenaren erakusketa, Bilboko Ajuriagerra kaleko Michel Mejuto galerian. Ismael Manterola arte irakasleak azaldu digunez, bertan, artista ordiziarraren 69 artelan daude ikusgai eta erosgai: margoak, argazkiak eta muntaketak. Surrealismoaren iturrietatik edan zuen Nikolas Lekuonak eta Oteizaren garaikide eta lagun handia izan zen, baina oso […]