Bilboko Udalak Mikel Lertxundiren Topaketa eskultura erosi du 76.000 euroren truke. Pieza 2019tik dago Isozaki Atea dorreen zelaigunean, eta Mazarredo zumarkaleko auzotarrak ala eskatuta. Eskultura Isozaki Atea dorreen zabalgunean instalatu zen, Loraldia Jaialdiaren 2019ko edizioan, eta Mikel Lertxundik egindako formatu handiko zazpi eskulturetako bat zen, hiriko hainbat puntutan zehar […]
artea
Bilboko Arte Liburu Azoka, BALA, asteburu honetan ospatuko da Zorrotzaurren. Olaiak ekarri dizkigu xehetasunak. Aurten Zorrotzaurreko Kunsthal diseinu-eskolan izango da. BALA azokan formatu konbentzionalez haratago doazen edizio formei, eta esperimentazioaren eta ikerkuntza artistikoaren lurretan barrena sartzen diren , liburua objektuak ekarriko ditu, horretarako 50 erakusmahai egongo dira. Baina azokaz gain […]
1977an Sex Pistols talde britainiarrak No Future esamoldea zabaldu zuen God save the Queen abestian. lana eta ongizatea lortzeko promesak hautsi egin ziren 70. hamarkadako neoliberalismoarekin, eta gazte belaunaldi bat sistemak abandonatu zituelako sentsazioarekin, eta enplegua edo etxebizitza lortzeko aukerak galdu zituelako sentsazioarekin hazi zen. Testuinguru horretan baina XXI. Mendean […]
Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa da Prototipoak. Azkuna Zentroan ospatuko da datorren astean, ekainaren 1etik 5era. Bertan, zortzi proiektu aurkeztuko dira argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotuta. Antolatzaileek jakinarazi bezala, Prototipoak bi urteko proiektua da, eta bertan leku desberdinetako artistek esperientzia berriak planteatuko dituzte, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin […]
Soplo – Arnasketa Saiakerak Bilboko udalak eta Bilbaoarte fundazioak martxan jarri zuten “Tras la tormenta/ Ekaitzaren ostean” deialdiaren emaitza da. Deialdiaren helburua Bizkaiko sektore artistikoari laguntza ematea izan zen, COVID-19aren inpaktuaren ostean. 129 artista aurkeztu ziren eta 25 aukeratu behar izan genituen. Gure lana artisten aukeraketa eta horren ostean antolatu […]
Marrazteko gonbita luzatzen digu Eider Eibar ilustratzaileak argitaratutako azken lanean, Ez dakit marrazten. Txikitatik marrazten dugu baina bada momentu bat klak egin eta marrazteari utzi egiten diogula, pentsatzen ez dakigula ondo egiten, Eider Eibarrek sortutako album ilustratu honetan aurkitu dezakegu gure baitako marrazkilaria. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210217_eider_eibar.mp3 Deskargatu hemen.
Mondragon Unibertsitatean ekintzailetza gradu bat ikasten ari diren lau gaztek osatzen dute Inspirarte proiektua: Amets Agirrebengoa Arrieta, Mariana Fernandez de Nograro Gutierrez, Ane Sagredo Berzosa eta Nacho Almendariz Martinez. Euskarazko literatura batzuetan bazterturik geratzen delakoan, euskal idazleak bistaratu eta euskal literatura bultzatzeko modua pentsatu zuten: Bizkaiko 40 udalerritan 60 esaldi […]
Bilboko Arte Ederren Museoak, 2001az geroztik Iberdolaren eskutik bertako artelanen kontserbazioan dihardu, hauek jasan ditzazketen kalteak saihesteko asmotan. Horrela, Iberdrola – Museoaren kontserbazio eta zaharberritze egitasmoaren bitartez 48 lan tratatu zituzten iaz. Nabarmentzekoa da, horien artean zenbait artista Euskaldunenak daudela, esaterako, Isabel Baquedano nafarrarena, Ignazio Zuloaga gipuzkoarrarena, eta Roberto Laplaza […]
Espacio Openek berriz antolatuko du aurten Bilbao Maker Faire festibala. Honek beti apustua egin du teknologia kreatiboen alde, eta 7. edizio honetan gizarteari azkenengo berrikuntza teknologikoak hurbiltzea izango da helburua. Antolakuntzaren hitzetan Maker Faire zientzia eta artea lotuz sortzen den ekitaldia da. Gaur egun 200 hiri ezberdinetan antolatzen da eta […]
“Margolaria” dokumentala aurkeztu digu Oier Aranzabalek. Mikel Urdangarin bakarlariaren atzetik ibili da Oier Aranzabal, bi urtez jarraitu du sortzailea, dokumentalean sortzearen inguruan dabiltza. Mikel Urdangarinek eramango gaitu hara eta hona baina ez da Mikel Urdangarinen dokumentala. Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa […]
