Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa da Prototipoak.   Azkuna Zentroan ospatuko da datorren astean, ekainaren 1etik 5era.  Bertan, zortzi proiektu aurkeztuko dira argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotuta. Antolatzaileek jakinarazi bezala, Prototipoak bi urteko proiektua da, eta bertan leku desberdinetako artistek esperientzia berriak planteatuko dituzte, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin […]

Azkuna Zentroan espazio fisiko guztiek dute balio artea garatzeko, eraikinak berak ere bai. Horregatik, Arriquibar plazara ematen duen fatxada nagusia interbentzio artistikorako espazio bilakatzen da. Espazio publiko horrek gaitasun estetiko eta komunikatibo handia du, eta sortzaile garaikideen banakako artelanak erakusteko leku bilakatzen da.Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eraikineko […]

Gaur aurkeztu dute Ertibil Bizkaia ikus arteen erakusketa ibiltariaren hogeita hamaseigarrren edizioa Bilboko Rekalde aretoan. Erakusketak indarra hartzen ari diren hemezortzi artistaren obrak bilduko ditu. Gaurtik eta uztailaren 1era arte izango da ikusgai Recalde Aretoan. Hortik aurrera erakusketa ibiltari bihurtuko da. Aurten,  berrikuntza modura, Maria Muriedas Diez, Izaro Ieregi eta Maider […]

Okela artistek sortutako eta kudeatutako espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak  identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz. Gaurko saioan espazioak izandako bilakaera ezagutu dugu Shatsaren eskutik. Gainera Ostegunean ireki behar duten erakusketaren […]