Fatxadan sortzaileen interbentzio artistikoak hartuko ditu Azkuna Zentroak

Azkuna Zentroan espazio fisiko guztiek dute balio artea garatzeko, eraikinak berak ere bai. Horregatik, Arriquibar plazara ematen duen fatxada nagusia interbentzio artistikorako espazio bilakatzen da. Espazio publiko horrek gaitasun estetiko eta komunikatibo handia du, eta sortzaile garaikideen banakako artelanak erakusteko leku bilakatzen da.Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eraikineko beste euskarri batzuetan esku hartuz, eta artistak eta ikusleak elkartzeko bide emango duten tailerrak sortuz, eztabaidatzeko gune berriak izateko. 2019-2023 plan estrategiakoaren baitan kokatzen da ekimena. Programazioa azpiegituraren zentro guztietara hedatu nahi dute, eta espazioak egokitu egingo dituzte horretarako. Orain arte Jarduera Osagarrien Zentroa zena, Lantegia deituko da orain. “Ideien, sorkuntzaren eta berrikuntzaren laborategia izango da. Esperimentaziorako eta ekoizpen kulturalerako espazioa izango da, berritzailea, artistikoa eta nazioartekoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Roxa Luxemburg konferentzia egingo dute bosgarrenez

ar. Ots 19 , 2019
Rosa Luxemburg konferentzia antolatu dute IPES, Rosaren Lagunak eta Baskale elkarteek datorren, ostiralean, otsailaren 22an, Bilboko San Frantziskoko Auzo Etxean. Hedoi Etxarte idazleak Faxismoa, gaur eta hemen hitzaldia emango du, eta, Lorea Agirre eta Yolanda Jubeto ere arituko dira Roxa Luxemburgen inguruan hizketan. Hedoi Etxarte izan da gurean. Luxemburg XX. […]

Honekin lotuak