Piztiak konpartsako Juncal batu zaigu Aste Nagusiko saio berezian. Konpartsaren programazioa aurkezteaz gain, azpimarratu du txosna goizez ere irekita dagoela, eta pintxo beganoak eskaintzen dituztela. Ahalegin berezia egiten dute bai bazkarietan, bai bokatetan, aukera horiek bermatzeko. Aurtengo txosnaren dekorazioa ere hizpide izan da, benetan berezia baita. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250819_piztiak.mp3 Deskargatu hemen.

Bertso eguna da gaur Algaran eta urtero lez bertsolari andana ibili dira konpartsaz konpartsa. Gure mikrofono aurrean egoteko tartea ere hartu dute eta bertan aritu dira kontu kontari Bertsolari gazteen VI. lehiaketan parte hartuko duten lau bertsolari: Ekhi Zuluaga, Kattalin Lizarraga, Nahia Echeverry eta Egiar Otaegi. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250819_bertsolariak_algaran.mp3 Deskargatu hemen.  

Kirikiño Ikastolak antolatuko du 2026ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen urteroko jaia, eta ekitaldiak berriro Bilboko kaleak beteko ditu maiatzaren 31n. 48. edizio hau euskara, hezkuntza, komunitatea eta herrigintza uztartuko dituen proiektu bizia izango da, eta Kirikiño Ikastolaren balio eta helburu historikoekin bat egiten du. HIRI KIRIBILI BIL! leloarekin eta logo berezi […]

Euskara ikasten ari direnen eguna izan da gaur Algaran. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak paella txapelketa izan dute. Tartean Bakaiku barnetegitik etorritako ikasleak izan dira gurean. Bakaikuko barnetegian egunotan euskara ikasten ari direnek tartetxoa hartu dute, urtero bezala, ALGARAko ikasle egunera hurbiltzeko. Aste Nagusian paella, jolasak, karaoke ibiltaria… egunpasa ederra egiteko […]

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek Ticket Bai sistema ezartzera behartu dituzte txosnak, eta horren aurrean, Euskal Herriko jaietako ordezkariek mobilizazioa egin zuten Bilbon maiatzean. Txosnak ondare immaterialeko kultur ondasun izendatzeko eskatu dute txosnak.eus webgunearen bidez, eta 20.000 sinadura bildu dituzte dagoeneko. Aurtengo txosnen diseinuek “Txosnak, Gureak, Denonak” kanpainari atxikimendua […]

Confeti, el regreso antzezlana Aste Nagusian estreinatu berri da. Komedia musikatua da, eta Confeti izeneko gazte talde baten historia kontatzen du. 30 urte igaro dira taldea azken aldiz elkartu zenetik. Hala ere, kideetako baten heriotzak berriro batuko ditu gainerako guztiak. Horixe da antzezlanaren abiapuntua. Oholtzan honako aktoreak ikusiko ditugu: Mikel […]

Bilboko Aste Nagusia abiatu da, Francis Diez pregoilariaren eta Olatz Agirre txupineraren eskutik. Francisek erasorik gabeko jaien aldeko mezua helarazi du, eta Palestinan gertatzen ari den “genozidioaren” aurkako salaketa plazaratu du publikoaren aurrean. Arriaga barruan jasotako hitzak dituzu jarraian entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250816_AsteNagusia_hasiera_pregoia.mp3 Deskargatu hemen.

Atzo goizean aurkeztu da Arriaga Antzokiko hallean eraso matxista, arrazista eta LGTBIQ+fobikoak prebenitzeko eta artatzeko estrategia integrala Errespetu Nagusia lelopean. Bertan izan dira Juan Mari Aburto alkatea, Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotzia, Bilboko Konpartsak, Amaia Arregi Segurtasuneko zinegotzia, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotzia, Udalbatzako beste ordezkari batzuk eta hiriko […]

Abuztuaren 20an, asteazkenarekin, Bad Sound taldea arituko da zuzenean Algara konpartsaren txosnan. Taldeko kide Stepirekin aritu gara solasean eta kontzertuaren nondik-norakoak ere kontatu dizkigu. Betiko abestiak jotzeaz gain, abesti berriak ere joko dituztela kontatu digu. Bad Sound 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da; eta estiloari dagokionez, reggae, dancehall eta […]