Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek Ticket Bai sistema ezartzera behartu dituzte txosnak, eta horren aurrean, Euskal Herriko jaietako ordezkariek mobilizazioa egin zuten Bilbon maiatzean. Txosnak ondare immaterialeko kultur ondasun izendatzeko eskatu dute txosnak.eus webgunearen bidez, eta 20.000 sinadura bildu dituzte dagoeneko. Aurtengo txosnen diseinuek “Txosnak, Gureak, Denonak” kanpainari atxikimendua adierazi diote, eta konpartsek azpimarratu dute txosnak kulturaren eta auzolanaren ikur bakarrak direla munduan. Ekimenaren bozeramale Iker Martin izan da gurekin, gai honen bueltan berbetan.
Deskargatu hemen.