Elkarte, jaietako eragile, aisialdi talde, euskalgintzako kide eta tokiko proiektu komunikatiboetako hainbat kideek sortu dute GUKA mugimendua. Atzo, Erripa kaian aurkezpena egin zuten “Gu gara, Guka gara!” lelopean. Euskararen aurkako ofentsiba ideologiko, politiko eta juridiko bete-betea dagoela adierazi dute mugimenduko kideek. Gaineratu dute, euskararen aldeko borroko justizia kontua ere badela, […]

Basauriko Txarraska gaztetxeak 25 urte bete ditu, eta dokumentala egin dute datozen belaunaldiek ikus dezaten nolakoak izan ziren hasierak. Jon Bustinza ibili da dokumentala egiten, eta aitortu digu, urte pasatxoko lan luze honek merezi izan duela eta oso pozik daudela emaitzarekin. Gaur Basauriko Social Antzokian aurkeztuko dute eta idatzitako liburua […]

Iraupen laburreko bi disko eta luzeko bat plazaratu ostean Amorantek, Iban Urizarrek, lan berria argitaratu du: Harri Herri Har. Gaueko 20.30etan kutxa beltzean aurkeztuko du lana eta gurekin hitz egiteko tartetxo bat ere izan du Iban Urizarrek. Disko berria, bere ibilbidea eta aurkezpen kontzertuak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231011_amorante_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.