Euskal Herria itsasora begira egon da betidanik. Garai batean gure arrantzaleak urruneko itsasoetaraino iritsi baziren ere balearen atzetik, Bizkaiko Golkoan ibili dira gehienbat, eta inguruko ur horietan makina bat arrain espezie harrapatu eta ustiatu dituzte. Baina itsasoaren erabilera era jasangarrian egin ezean, itsas baliabideak agortzeko arriskua egon liteke. Zorionez, zientziak […]