Fisiora joateko beldurraz aritu gara gaur Oier Gorosabelekin. Beldurra nola eta nork sortzen duen azaldu digu Gorosabelek eta horri aurre egiteko zer egin daitekeen. Gorosabelen hitzetan, fisioa ondo aukeratzean dago gako; gainera behin eta berriro azpimarratu du oso garrantzitsua dela norberak daukanaz ikastea eta ondo informatzea.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_oier_fisiora_joateko_beldurra.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan arimen gaua pasa berritan beldurra eragiten duten emakumeen inguruan aritu gara. Gizonezkoek kontatu dute emakume gaiztoa izateko modua edo nolakoa den emakume gaizto izatea, zein ezaugarri diren zigortzeko modukoak. Mundu errealean jendea hil zuten emakumeak izan dira saioko protagonista. Horiek ere gure genealogiatik ezabatuak izan dira, izan ere  […]

Buelta gara trabeskalera. Denboraldi berria abiatzen dugu beldur eta izu garaietan. Gaurko gaia beldurra da, izpirituarekin eta bestaldeko beldurrez mintzatu gara. Gau beltza edo arima beltza ospatu berri den honetan emakumeak ospakizun horretan jokatuta papera aztertu dugu Aitziber Onandiarekin. Ze rol betetzen zuten emakumeek gau beltzan? . Literatur gomendioak Josune […]

Emakumezkoei zein gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea espero da. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Steilas sindikatuan aurten, Azaroaren 25a oroitzeko eta ikastetxeetarako material didaktikoa prestatzeko “aske izan nahi dut, ez ausart” […]