Potto saioan bertsoa eta antzerkia uztartu ditugu gaurkoan. Otsailaren 27an, Bilboko La Villa tabernan izan zen BERTSOERRONDA sariketaren III. kanporaketako bertso ale preziatuenak ekarri ditugu Bilbo Hiriaren uhinetara. Hori gutxi ez eta Bilbotik Plentziarako saltoa egin dugu. Bertan, martxoaren 2an, Goñi Portal kultura-etxean izan zen ERRADIKALAK GARA bertso-antzezpen musikatuaz gozatu […]

Algortara abiatu gara gaurko POTTO saioa gorpuztera. Abra sariketaren XVII. edizioa jokatu zen aurreko astean La Dupla jatetxean, eta Aroa Arrizubietak jantzi zuen txapela. Sariketa horretan izandako bertso-aukeraketa ekarri dugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara, baita aste honetarako agenda-proposamena ere. Hori nahikoa ez eta beste atal bati eman diogu bide gaurko […]

Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian. Gaurko POTTO saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Bilboko Erronda kaleko tabernetan antolatu den II. Bertsoerronda sariketa izan dute hizpide. Aurreneko kanporaketa otsailaren 6an jokatu zen Errondabide tabernan, ta eguneko grabazioak (hautatutako bertsoak) ekarri dituzte uhinetara; hori nahikoa ez eta Bertsoerronda sariketaren antolatzaile-taldearen […]

Bilboko aratusteei hasiera eman diote Bilboko Konpartsek, otsailaren 3an, Kafe Antzokian izandako Kopla Txikien txapelketarekin. Eta POTTO saioko kideak ere han izan ginen, POTOJORRAN bertso-eskolako lagunekin batera, lotsa barik kantuan eta dantzan taulagainean. Gaurko saioan, Bilboko gure Kafe Antzokian izandako Kopla Txikien txapelketaren berri eman dugu eta bertso-eguneko zenbait lagin […]

Gaurko saioan Gaztetxeetan barna izan dira Josu Zabala eta Erlantz ibargurengoitia. Oraindik orain (eta urte luzerako izan dadila), Gaztetxeak bizirik eta indartsu daude gure Bizkaia maitean, eta horren seinale da asteburu honetan izan diren ospakizunak. 2 Gaztetxeren urteurrenak ospatu, eta, zelan ez, ospakuzinak dauden aldiro… bertsolariak behar! Plentziako Danontzat Gaztetxeak […]

47 ediziotan Bertso Eguna asko aldatu da, lehen aldiz urte beteko etenaldiaren ostean Mungian ospatuko da. Bertso egunak garai ezberdinak bizi izan ditu,  bertsolariak omentzen ziren hasiera batean, ondoren, 1995. urtetik, saio esperimentalak eta tematikoak landu dira eta, orain, beste etapa baten atarian aurkitzen da. Euskal Herri guztian eragin nahi luke […]

Bertsoa hizpide da beti Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gaurkoan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak atzera begiratu txikia eman dute, eta bertso hautatu batzuk ekarri dituzte uhinetara (Jon Sarasua, Xabier Silveira, Martin, Lazkao Txiki…) Belaunaldien arteko talka, Bilbo Hiria irratian. Biba bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs2/2018/potto/180117-potto.mp3 Deskargatu hemen.

Biba bertsoa! Urte berriak uzta berria du, eta POTTO irratsaioan gogotsu bueltatu gara bertso-mundua zukutzeko asmoz. Urteko aurreneko saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak abenduaren azken egunetan eta urtarrilaren lehenengoetan izan ziren bertso-jaialdiak ekarri ditugu uhinetara. Elgoibar, Hernani, Aretxabaleta eta Amurrioko saioak, eskutik eskura; albisteak eta agenda-proposamena ere hedatu ditugu […]

Hastear da Bertso Txapelketa Nagusiko finala BEC-en. Gu hemen gaude zuzenean, eta hemen egongo gara egun osoan, zuzeneko seinalea Potto saioko lagunen komentarioekin igortzen. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izango gara mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. Has dadila olinpiada […]