Gaurko POTTO saioan, martxoaren 12an, eta zapatuarekin batera, Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkaria izan dugu hizpide nagusi. Bertan izan ziren kantuan Andoni Egaña eta Igor Elortza bertsolari-munstroak; saio elegantea osatu zuten 60 lagunen aurrean eta Joxemiel Larrabeitiren aginduetara. Zelan ez, aurreko saioetan lez, agenda-proposamena ERE izan da, bertso-jana dagoen seinale. […]

Gaurko POTTO saioan, Algortan urtero jokatzen den Abra sariketaren XV. edizioaren berri izan dugu, eta bertan garaile Aitor Servier izan da, Maialen Akizurekin batera buruz burukoa jokatu ostean. Probintzietan izandako jaialdietara jo dugu gero, Andoainen eta Alegian izan diren bertso-jaialdietako ale hautatuak ekartzeko. Notiziak eta agenda-proposamena ERE helarazi ditugu, zelan […]

Asier Ibaibarraga, Bizkaiko Bertsozale elkartearen burua izan dugu gaurkoan Bilbo Hiria irratiaren estudioetan gonbidatu. Gure POTTO irratsaiora etorri da Bizkaiko Bertsolaritzak duen osasunaren berri ematen, eta gure POTTO-lagunek aukera probestu dute bertsolaritza hainbat esparrutatik zukutzeko: epaileen lana, gai-jartzaileak, Bizkaiko txapelketa…  Ez galdu aukerarik eta entzun, kontu interesgarri asko ditu kontatzeko […]