Bizkaiko Bertsolari txapelketaren akabuko finalaurrekoa jokatu zen zapatuarekin batera, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Seikotea izan zen taulagainean kantuan, eta Jone Uria garaile.Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi, Txaber Altube eta Arrate Illaro sailkatu ziren beren atzetik, hurrenez hurren. Bizi joan zen saioa eta goza dezazuen…. taulagainean kantuan izan ziren bertsolari […]
bertsoa
Azken finalaurrekoa jokatuta, hauek izango dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan egongo diren bertsolariak: Miren Amuriza Plaza, Nera Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Aitor Bizkarra Ruiz. Gaurkoan Lekeitiko saioa aztertu dugu Erlantz Ibargurengoitiarekin. Sarrera guztiak agortu ziren Lekeition Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekorako. Giro […]
Nerea Ibartzabalek lortu zuen Igorreko saioan eskuragarri zegoen finalerako txartela. Bertsolari markinarrak 514 puntu biribil sartu zituen zakura; bigarren, Onintza Enbeita eta, hirugarren, Eneko Abasolo (gure txikitin). Bertsozaleek bete egin zuten Igorreko polikiroldegia, eta bertsolarien lanek berotu. Finalerako txartel-banaketa zapatuan erabakiko da, Lekeitioko Santi Brouard frontoian. 8kotea, finalerako txartelaren zain. […]
Igorreko frontoian jokatu zen Igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Nerea Ibarzabalek Markina-Xemeingo bertsolariak. Nerea Ibarzabal izan da puntu gehien batu dituena, 514 puntu guztira. Igandeko kronika ekarri digu Erlantz lankideak. Onintza Enbeita bigarren geratuta Miribillan izango da kantuan, hirugarren Eneko Abasolo “Abarkas” izan da. Bertsolariekin […]
Berrizen jokatutako Bizkaiko Bertsolari txapelketaren aurreneko finalaurrekoa ekarri digute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Sorpresa handirik ez zen izan, eta Miren Amuriza izan zen saioaren irabazlea; horrenbestez, finalean izango dugu kantuan bertsolari berriztarra (aurreneko sailkatua). Taulagainean izan ziren sei bertsolarien kantuak prosazko jardunarekin uztartuta aurkituko dituzue (aukeraketa diktatorialean), Berrizen bertan […]
Igandean Berrizen jokatu zen Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa, Miren Amuriza gailendu zen eta finalerako txartela lortu du. Bertsozaleek bete-bete egin zuten Berrizko frontoia igandean, guztira 650 bertsozale elkartu dira. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa izan da. Erlantz lankidea izan zen bertan eta kronika ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181120_erlantz_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.
Bizkaiko bertsolari txapelketak atsedena hartu duen asteburuan, bertso-munduan badugu jana eta edana. Ibon Burgoa soinu-teknikaiaren laguntzaz gure delorean partikularra hartu dugu eta atzerako begiratu laburra egin dugu. Urrian eta irailean izandako bi bertso-saiotan grabagailua martxan jarri eta Bilbo Hiria irratiaren POTTo saioan hedatu ditugu. Batetik, urrian Bilbiko XAKE espazioan izandako bertso-afaria (Nerea […]
BERRITXUN, EPEL Plentziako Groenlandiatik Berriatuako Mediterraneora egin du salto Bizkaiko Bertsolari txapelketak. Bosgarren eta azken kanporaketa jokatu zen domekan Berritxuko frontoian, eta bertan, epeletik joan zen saioan (giroan zein publikoan), sorpresarik ez zen izan. Oihana Bartra izan zen garaile (zuzenean Igorreko finalaurrekora sailatzea lortu du). Hauxe duzue saioaren bertso-aukeraketa diktatoriala, […]
Aurreneko geltokia izan du Bizkaiko txapelketak Plentziako lurretan, eta Jai Alai pìlotaleku luze-hotzean, abadiñarra izan da garaile. Aitor Bizkarrak eskuratu zituen punturik gehien hotzetik joan zen saioan (ez bakarrik giroan). Bertsozaleek lepo bete zuten Plentziako frontoia, 300 lagun elkartu ginen Bizkaiko Bertsolari txapelketaren 4. kanporaketa bertatik bertara ikusten. Aukeraketa diktatoriala […]
Plentziako Jai Alai frontoian jokatu zen igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du Aitor Bizkarra bertsolariak. Hotza izan zen protagonista kanpoan umel egon zen baina bertsozalez bete zen Plentziako Jaia alai frontoia. Ariketa guztiak egin ostean, Aitor Bizkarrak lortu ditu puntu gehien batzea, 461,5 puntu guztira. Beraz, […]
