Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Gaurkoan Ume Alaia elkartea ezagutu dugu eta bertan gizarte langilea den Oihanarekin aritu gara solasean. Ume Alaia elkartea 2001. urtean sortu zen adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi zuten guraso talde bati esker. Oihanak argi utzi digu adopzioa babes […]
Bizipoza Elkartea
Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Asteon, ARNASA elkartearekin aritu gara solasean. ARNASA Fibrosi Kistikoa duten pertsona eta horien senideek sortu zuten 1989an. Helburu nagusia fibrosi kistikoa dutenen eta ingurukoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako haien premiazko beharrizanak asetzen saiatzen dira osasun, gizarte eta arreta psikologikoaren bitartez. Noemirekin aritu gara […]
Gaixotasun arraroa edo ezintasun haundia daukaten neska-mutil eta bere familiei babesa eta laguntza eskaintzeko sortutako elkartea da. Haien helburua gaixotasun arraroak eta desgaitasun-egoera bereziak dituzten haurren bizi-kalitatea hobetzea da, eta haiekiko eta haien familiekiko elkartasuna sustatzea. Duela 15 urte jarri zuten abian Derion. Luisma izan zen sortzaileetako bat eta berak […]
Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea da eta 1999ko urtarrilaren 25ean sortu zuten. Haien helburu nagusia Bizkaiko eskualdean entzumen urritasuna duten neska-mutilen eta horien familiei laguntzeko daude hutsuneak betetzea da. Katrina bertako langilea da eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. https://bilbohiria.com/docs2/2025/bizipoza/250320_bizipoza_ulertuz.mp3 Deskargatu hemen.
Beste aste batez irratia bizipoztu dugu, oraingoan ASPANOVAS elkartea ezagutu dugu eta Ainararekin aritu gara solasean. Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkartea da ASPANOVAS eta boluntario batzuek 1989an eratu zuten. Kalitatezko arreta bermatu nahi du elkarteak eta hori programa eta ekintzen bidez egiten du: arreta psikologikoa, pedagokikoa eta soziala; […]
Beste astebetez irratia bizipozatu dugu, eta asteon Gipuzkoako Aspanogi elkartea ezagutu dugu. Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea da eta minbizia duten adingabekoei eta haien familiei arreta osoa eskaintzea du helburu, bai ospitaleko eremuan bai ospitaletik kanpo. Haur minbiziaren errealitatea ezagutzera ere ematen dute eta nondik norako guztiak Nekanek kontatu dizkigu. […]
Beste astebetez tartetxo honetan Bilbo Hiria irratia bizipoztuko dugu. Gaurkoan Gemarekin arituko gara solasean eta berak kontatu dizkigu ADEMGI elkartearen nondik norakoak. Ademgi irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu du. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte ikerketak sustatu eta gaixotasuna gizarteratzeko. […]
Irratia bizipozten jarraitu dugu aste honentan ere, eta Diabetes0 elkartearen txanda izan da: Diabetes Cero Fundazioak 1 Motako diabetesa sendatzeko ikerketaren alde egiten du. Alejandro izan dugu gurean, lehenengo motako diabetesa dauka eta elkarteko partaidea da. Bere bizipenak kontatu dizkigu: noiztik duen diabetesa, diabetesak ze ondorio dituen, zergatik behar den […]
Bizipoza elkarteak ‘Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da’ liburua aurkeztu du, Peio Manterola Pavoren ikerketa lana du oinarri lanak, Amagoia Mujika Telleria kazetari galbahetik pasata, liburu bihurtuta. Peio izan dugu gurean, bestetik aurreko astean izandako jardunaldiak ‘Zaintza sistema publiko-komunitarioaz: elkarrekin hausnartzen, partekatzen eta eraldatzen’ izenburupean aztertu ditugu Leire Elizegi […]
MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT elkarteen 12 kantu eta 11 bideoklip barne biltzen dituen proiektua da, datozen egunetan BIZIPOZA AUZOLAN lehen bideoklipa eta beste 10 bideoklip eta 11 kantuak publiko noiz egingo dituzte iragarriko dute www.bizipoza.eus orrialdean eta Bizipozaren sare sozialetan. Bizipoza elkartea, gaur egun 35 elkartek osatzen duten elkartea da […]