Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Asteon, ARNASA elkartearekin aritu gara solasean. ARNASA Fibrosi Kistikoa duten pertsona eta horien senideek sortu zuten 1989an. Helburu nagusia fibrosi kistikoa dutenen eta ingurukoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako haien premiazko beharrizanak asetzen saiatzen dira osasun, gizarte eta arreta psikologikoaren bitartez. Noemirekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago.
Atzo Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioaren aurkezpena izan da. Urriaren 4an Durangon ospatuko da, egun osoko egitarau zabalarekin eta gune desberdinetatik. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Danok Pro taldeak aurkeztu dute ekimena, Durangoko Udalarekin lankidetzan lehenengo edizio honetan. Gaurkoan Danok Pro taldeko Jon Gomez izan dugu gurekin eta Bizkaiko Erromeria Egunaren […]