Irratia bizipozten jarraitu dugu aste honentan ere, eta Diabetes0 elkartearen txanda izan da: Diabetes Cero Fundazioak 1 Motako diabetesa sendatzeko ikerketaren alde egiten du. Alejandro izan dugu gurean, lehenengo motako diabetesa dauka eta elkarteko partaidea da. Bere bizipenak kontatu dizkigu: noiztik duen diabetesa, diabetesak ze ondorio dituen, zergatik behar den ikerketa… Bestalde, elkartearen nondik norakoei buruz ere aritu gara.
Aizu! aldizkariaren azaroko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin. AEKk egindako aldizkarian Olatz Salvador musikaria izan dute protagonista, besteak beste, kaleratu berri duen lanaz, musikaren industriaz eta horrek dakarrenaz aritu dira. Gainera, Ana Goitia komunikatzailea ere elkarrizketatu dute, izan ere, bere bakarrizketa berria, Katana, estreinatu du. Bukatzeko, Euskara, ahotik zelaira izenburupean […]